2014(e)ko urriaren 23(a), osteguna

Lehen saioak, lehen sarrera.

Hasi berri dugun ikasturte honetan, ikasgai guztietan dauzkagu astero saio teoriko bat eta bi saio praktiko, beraz, IKTn ere hori izan da aste honetako ordutegia. Nahiz eta beste alor batzuetan aurkezpenak baino ez izan, zuzenean hasi gara teknologia eta informazioa batzen dituen ikasgaiarekin.



Asteartean izan genuen lehen klase teorikoa, eta ezagutzak gizartean daukan garrantziaren berri eman zigun irakasleak. Era berean, harekin lotuta dauden zenbait kontzepturen azalpena eta ezagutzarekin duten lotura. Eskema honekin laburbildu daiteke azalpena:
Blogaren erabiltzailearena

Honi lotuta, esan zigun mundu berri bat sortzen ari dela non teknologia den oinarria. Izan ere, harreman gehienak teknologia erabiliz gauzatzen ditugu (ez denak). Azken finean, sare bat gara, esate baterako, hemen hartzen diren erabaki politikoek eragina izango dute munduko beste toki batzuetan. 
Guzti honetan, beraz, ezagutza garrantzitsua da eta ikasketa prozesu berriak sortzen ari dira ezagutzaren gizarte honetan. Hau da, ezagutza hartu behar dugu beste ezagutza bat sortzeko. Ondorioz, ezagutzaren gizarteak zenbait aldaketa eragin ditu, besteak beste: ezagutza sortzeko, kudeatzeko, banatzeko eta kontsumitzeko modua.
Guzti honez gain, amaitzeko, web-aren bilakaera (2020) laburbildu zigun:

Blogaren erabiltzailearena
Blogaren erabiltzailearena


Baina klase teorikoaz gain, bi klase praktiko izan ditugu, esan bezala, eta baliagarriak iruditu zaizkit bertan irakasleak azaldutako kontzeptu berriak (berriak niretzat behintzat). 
Hasteko, lehenengo saio praktikoan, google era egokiago batean erabiltzeko aholkuak eman zizkigun, hau da, bilaketa hobeak egiteko zenbait pauta (baita liburuen bilaketa ere). Jarraian, google alerts zer den, zertarako balio duen, eta nola funtzionatzen duen argitu zigun. Klaseari amaiera eman baino lehen, blog bat sortu genuen gutariko bakoitzak, izen egoki eta original bat aukeratuz eta hau egin ostean mezu bat argitaratuz.
Hurrengo egunean, ostirala hain zuzen, aurreko egunean sortutako bloga martxan jarri genuen irakasleak emandako pausuak jarraituz. Hainbat jarraibide eman zizkigun argazkiak, bideoak, power pointak, liburuak, soinuak,estekak, etiketak, ... eta abar, idatziko ditugun mezuetan gehitzeko. Orriaren diseinuarekin ere aritu ginen, eta horretarako power pointa eta microsoft oficce ere erabili genituen.

Amaitzen joateko, onartu beharra daukat, IKTn hiru egun hauetan jasotako azalpenak baliagarriak izan direla, izan ere, uste nuena baino gutxiago dakit honen inguruan, eta etorkizunean behar izango ditugun ezagutzak dira. Gainera, Blog bat sortzea gauza berria da niretzat, eta interesgarria iruditzen zait honekin lan egitea, eta ikasitakoa nolabait honen bidez adieraztea.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina