PLE etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
PLE etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015(e)ko urtarrilaren 6(a), asteartea

Helmugara iritsi gara!

Arazoak direla eta, orain arte ezin izan dut IKTko azken asteari dagokion hausnarketa egin, baina diotenez, inoiz ez da berandu, hala ere, barkatu eragozpenak.

Irakasgai honi dagokionez, azken astea oso polita iruditu zitzaidan.
Saio teorikoan, beti bezala, azken aurkezpenak egin genituen, aste horretan hiru.

Lehenengo taldeak, aurretik entzundako MOOC (Online Ikastaro ireki masiboa) eta PLE (Personal Learning Enviroment) kontzeptuei buruzko azalpenak eman zizkiguten. 

Bigarren taldeak, "¿Quien quiere ser millonario?" jokoaren itxura emanez azaldu ziguten beraien gaia, oso era originalean eta dibertigarrian. Gainera, gure arreta guztiz bereganatu zuten, denok adi entzuten genuen haiek esaten zutena. 


Horrela, zenbait puntu landu zituzten, hala nola, gizarteak jasaten dituen aldaketak hezkuntzan oso gutxi islatzen direla aipatu ziguten, eta honekin batera, gaur egungo gizarteratzea eta duela urte batzuetakoa oso desberdinak direla nabarmendu zuten, izan ere, gaur egungo gizabanakoek denbora asko igarotzen dute pantailaren aurrean, liburuak alde batera utziz. Kultura multimodalaren inguruan ere aritu ziren, zeinek teknologia, formatu eta hizkutza ezberdinak barnean hartzen dituen, horregatik da gure gizartean nabarmentzen den kultura mota. Honez gain, alfabetatze berriak aipatu zizkiguten, lau omen daude: audiobisuala, digitala, informazionala eta alfabetatze anitza. 

Honi lotuta, zein litzateke eskoletan helburu hezitzaile garrantzitsuenetako bat? Azaldu digutenez, erabiltzaile kritiko eta kontzienteak heztea da helburua. Ondorioz, garrantzitsua litzateke hainbat gauza kontuan hartzea. Hasteko, nahiz eta ordenagailuekin ikasi, irakasleak hor egon beharra dauka, ariketen antolatzaile eta begirale izan behar baitu. Gainera, kontuan hartu behar ditu, gehiegizko informazioak sor ditzakeen arazoak eta ikasle bakoitzaren erritmoa. 

Bukatzeko, aipatu zuten, IKTak eskolaz kanpo ere erabiltzen ditugula eta aukera paregabea direla etorkizunerako. Ados nago azken honekin, izan ere aurreikus daiteke IKTek izango duten garrantzia, eta nolabait prestatzen ari gara datorkigunerako. Beraz, ondo iruditzen zait eskoletan ikaskuntza mota hau sustatzea, beti ere, bere neurrian eta irakasleak alde batera utzi gabe, hauen lana ere oso garrantzitsua baita ikaskuntza era egokian garatzeko.

Azken azalpena, gure taldearena izan zen, eta aurreko taldekoen gaiarekin zuzenki lotuta zegoen. Manuel Arearen testu bat landu genuen, IKTak gaur egungo eskolan . Honen barruan lau puntu landu genituen: IKTak eta berrikuntza, hezkuntza ereduen oinarriak, dekalogoa eta teknologia eta testu inprimatuen arteko lehiaren inguruko hausnarketa. 

Aurkezpena egiteko, eta erakargarriago izateko, online den programa berri bat erabili genuen: emaze. Jarraian ikus dezakezue gure aurkezpena eta puntu bakoitzaren inguruko informazioa.

Powered by emaze

Nahiz eta teknologia berriak sartu gure bizitzetan, ez dut uste gainontzeko baliabideak baztertzea beharrezkoa denik. Orain dela gutxi entzun nuen irratian, Finlandiako eskoletan eskuz idaztea ez irakastekotan zeudela, eta hori astakeria iruditzen zait, ez baitakigu zer gerta daitekeen gerora. Beraz, nire ustez, dauzkagun baliabideak aprobetxatu beharko genituzke, guztien kontrol minimo bat izanez eta hauen inguruko hezkuntza jasoz eta emanez.


Blogaren erabiltzailearena
Astero legez, saio praktiko bi izan genituen. Lehengo saioa, galdera baten inguruan hausnartuz hasi genuen: zer dakigu mugikorretaz gure kideek ez dakitena? Bakoitzak bere ekarpenak egin zituen, gainontzekoentzat baliagarri izan zirenak. Galdera aprobetxatuz, irakasleak QR-ak aipatu zituen, baina zer dira? irudi edo logo batzuk dira, mugikorra erabiliz dektektatzen ditugunak eta zerbaiti buruzko informazioa ematen digutenak. Esate baterako, koadro bat daukagu, eta ondoan QR-aren logoa dauka. Mugikorra hartu eta detektatzen badugu, koadro horri buruzko informazioa jaso ahal izango dugu.

Guk geure blogerako QR propioa sortu genuen unitag erabiliz, izan ere, gazteontzat oso praktikoa da, hobeto maneiatzen baititugu teknologiak.

Honez gain, infografiak aztertu genituen. Hauek, kartel batzuk dira eta grafika batzuen bidez informazioa ematen digute. Gero eta erabiliagoak dira, esate baterako egunkarietan askotan agertzen dira, eta hezkuntzan ere baliagarri suerta daitezke, gehienbat bostgarren eta seigarren mailetan.

Infografia bat eraiki genuen easely online programa erabiliz. Hau izan zen emaitza:

Blogaren erabiltzailearena


Wordle ere ikusi genuen gainetik. Hau, hitzez osatutako irudia da eta oso atsegina izan daiteke haurrekin erabiltzeko. Izan ere, definizioak esaldietan eman beharrean, hitzez laburtzen dugu definizio hori irudi bat sortuz. Antzekoa litzateke tagsxedo, etiketak egiteko balio du eta aukera gehiago ematen ditu.

Blogaren erabiltzailearena
Klasearekin jarraituz, zooBurst programa erakutsi zigun, 3Dn  lan egiteko aukera ematen duena eta ondorioz, motibagarriagoa dena. Honi lotuta, ikaskide batek, colAR delako aplikazioa erakutsi zigun, irudiak inprimatu eta koloreztatu ostean, tabletaren bidez adibidez, irudia detektatu eta bizitasuna ematen baitio margotutako horri. Hau ikustean oso harrituta geratu ginen guztiok, izan ere, gauza txiki hauekin ikusten da nola egin duen teknologiak aurrera, eta ondorioz, haurrak eta familiak mundu horretan oso sartuta daude, eta multimendiaren erabilera nagusitzen ari dela nabarmena da.

Irakasgaiari amaiera emateko, azken saio praktikoa, talde batzuek beraien modulo lana aurkezteko erabili zuen irakasleak. Orokorrean, hemen ikusi zen, oso lan gogorra egin genuela, eta emaitzak ere onak izan zirela nahiz eta zenbait arazo txiki izan, besteak beste, soinua eta irudiaren kalitatea. Gainera, aukera izan genuen, galderak egiteko, bakoitzak bere metodo propioa erabili baikenuen guztia egiteko, eraikitzeko, aurrera eramateko ...
Gure lana hemen uzten dizuet: "Patxi bizkaiko ondareak ezagutzen".




Besterik gabe, amaiera ezin hobea eman genion IKT irakasgaiari. Esan bezala, aste oso ona izan zen, eta gehienetan bezala, oso baliagarriak diren gauzak ikasi genituen, erabiliko ditudanak eta beste batzuei aurkeztuko dizkiedanak. 

2014(e)ko abenduaren 6(a), larunbata

6.astea, azkenetarikoa

Internetaren arriskuez eta segurtasunaz aritu dira aste honetan bi taldeak, hau da, bi aurkezpenek elkarren arteko erlazioa zeukaten. Gainera, gure egunerokotasunean askotan entzuten ditugun bi gai dira, baina asko al dakigu horretaz? Behar beste? Bi aurkezpenei esker orain aurretik nekienari ezagutzak gehitu dizkiot, bai edukiagatik eta bai aurkezteko erabilitako metodologiagatik.
Esan bezala, aste honetako saio teorikoan, lehen taldea, interneten arriskuez mintzatu zen, haren arriskuak azaldu zizkiguten, eta eskolak horren aurrean egin beharrekoa ere aipatu zuten. Jarraian datorren eskeman ikus daiteke hauek esandakoa laburbilduta:


Blogaren erabiltzailearena
Honez gain, interneten garrantzia ere aipatu zuten, bizitza modernoaren funtsezko zatia dela esanez, eta eskolan internetaren helburuak hauek direla aipatuz: maila igotzea, arrakasta sustatzea, langileen lanari laguntza eskaintzea, informazio kudeaketa eta ikastetxeen administrazioa hobetzea. 

Interneten segurtasuna izateari dagokionez, IEPak aipatu zituzten lehendabizi. Eta jarraian, interneteko edukiak ebaluatzeko ikasteko estrategiak, posta elektronikoaren erabilera, web orrien erabilera (lau printzipio), berriketa gelak edo foroak, eskoletan hartzen diren neurriak, ... azaldu zituzten. 

Azken finean, egunero entzuten ditugun gauzak azaldu zituzten, baina jaramonik ez diegu egiten. Izan ere, ez ditugu behar bezalako neurriak hartzen interneten gabiltzanean. Horregatik garrantzitsua ikusten dut, txikitatik eskoletan arriskuak azaltzea, neurriak hartzen irakastea ... hau da, kontrol pixka bat izatea, izan ere, hezkuntzaren barruan sartzen dira gaur egun teknologia berriak, gure gizartearen parte baitira, eta eskolaren helburua horixe da, gizartearen parte izango diren gizabanakoak sortzea, beharrezko gaitasunak garatuz. Eta nik eskolak aipatu ditut, baina etxeetan ere beharrezkoa litzateke kontrol pixkabat, ez baita eskolaren lana bakarrik gizartean bizitzen irakastea. 

Seigarren aste honetako saio praktikoak erabat erabilgarriak eta baliagarriak iruditu zaizkit, batez ere, irakasle lanerako garrantzitsuak diren hainbat programa - guztiak online - erakutsi zizkigulako irakasleak. Honekin batera, zenbait kontzeptu garrantzitsu azaldu zizkigun. Honez gain, saio praktikoei hasiera emateko, modulu lana aurrera eraman ahal izateko zenbait datu eman zizkigun taula batean laburbilduta, esate baterako, erabili ditzakegun programen izenak, formatuak ... Ah! eta ahaztu gabe, duela 51 urte beraien karrera amaitu zuten irakasle eskolako ikasle ohiak etorri ziren bisitan.
Blogaren erabiltzailearena

Aurretik aipatu dudan bezala, hainbat programa ezberdin ezagutu ditugu aste honetan. Hasteko, eskola 2.0 -ren orrialdean sartu ginen, eta irakasleek bertan jarritako ariketak begiratu genituen. Ondoren, Jclic , eskoletan asko ikusten den baliabidea,  nola erabiltzen den azaldu zigun eta pixka bat arakatzeko aukera eman zigun. Jarraian, educaplay , jolasten ikasteko eta ariketak sortzeko programa, erabiltzeko harpidetu ginen eta bi ariketa sortu genituen. Azken honek, aipatu dudan bezala, bi erabilera desberdin ditu, beraz, hauek kontuan hartuz, aproposa ikusten dut bai irakasle eta bai ikasleentzat. Gehiago zehaztuz, zaila ikusten dut ikasleek ariketak sortzea, baina egokia iruditzen zait haiek ariketa hauek erabiltzea irakasgaiak lantzeko.


Pixton eta goanimate komikiak sortzeko programak dira. Guk lehenengoan eman genuen izena komiki bat sortzeko, eta denbora nahiko behar izan genuen bat sortzeko, izan ere, erabiltzeko ez da oso erraza. Nik praktikak egin nituen ikastetxean komiki tailerra zeukaten, eta hauek eskuz sortzen zituzten pausu batzuk jarraituz. Orain, hau ikusita, desberdintasun ikaragarria ikusten dut, izan ere, ordenagailu bidez, irudiak badaude jada, eta arinago egiten dira gauzak, hala ere, mugak ditu eta txantiloi zehatz batzuk jarraitu behar dira. Baliteke eskolan erabiltzeko trensa interesgarria izatea, baina niri pertsonalki gehiago gustatzen zait betiko metodoa, hots, eskuz egitearena, emaitzak politagoak izaten baitira. Nik ordenagailuz eginda honako emaitza lortu nuen:

Esan bezala, zenbait kontzeptu garrantzitsu azaldu zizkigun:
  • PLE: Personal Learning Enviroment. Norberak duen ingurunea, hau da, norberak nondik auto ikasten duen, norberaren irakaskuntza gunea da.
  • LMS: Learning Mnagement System. Egela bezalako plataformak.
  •  MOOC: Massive Online Open Course – modu masiboan egiten diren ikastaroak. Esate baterako, openware.
Hau hobeto ulertzeko, bideo bat jarri zigun irakasleak, non ikasleak eta irakasleak rolak aldatzen dituzten. 
Honekin batera, azaldu zigun gai izan behar garela gogoratzeko, ulertzeko, aplikatzeko, analizatzeko, ebaluatzeko eta sortzeko. Izan ere, gaitasun hauek bi mailatan sailkatzen direla kontuan hartuz, behe mailakoak (gogoratu, ulertu eta aplikatu) eta goi mailakoak (analizatu, ebaluatu eta sortu), ez da nahikoa maila batekoak bakarrik lortzea, gorago jo behar dugu eta guztiak bereganatu. Honi lotuta, eta klaseari amaiera emateko, PLE aztertu genuen sakonago, adibideak ikusi genituen, eta mindomo erabiliz, bat egiten hasi ginen.

Beraz, saio praktikoei dagokionez, oso aberasgarriak izan dira nire ustez, ziur nagoelako irakasle naizenean antzeko baliabideak erabiltzeko aukera izango dudala, behintzat, ezagutza minimo bat izango dut hauen erabilpenaren inguruan. Uste dut, oso erakargarriak direla honelako programak haurrentzat, eta motibatuago agertzen direla ikasteko orduan.  

IKT irakasgaiari dagokionez, oso aste entretenigarri, aberats eta ona izan da. Ia ez da klaserik geratzen, beraz ... Aprobetxatzera!