Arazoak direla eta, orain arte ezin izan dut IKTko azken asteari dagokion hausnarketa egin, baina diotenez, inoiz ez da berandu, hala ere, barkatu eragozpenak.
Irakasgai honi dagokionez, azken astea oso polita iruditu zitzaidan.
Saio teorikoan, beti bezala, azken aurkezpenak egin genituen, aste horretan hiru.
Lehenengo taldeak, aurretik entzundako MOOC (Online Ikastaro ireki masiboa) eta PLE (Personal Learning Enviroment) kontzeptuei buruzko azalpenak eman zizkiguten.
Bigarren taldeak, "¿Quien quiere ser millonario?" jokoaren itxura emanez azaldu ziguten beraien gaia, oso era originalean eta dibertigarrian. Gainera, gure arreta guztiz bereganatu zuten, denok adi entzuten genuen haiek esaten zutena.
Honi lotuta, zein litzateke eskoletan helburu hezitzaile garrantzitsuenetako bat? Azaldu digutenez, erabiltzaile kritiko eta kontzienteak heztea da helburua. Ondorioz, garrantzitsua litzateke hainbat gauza kontuan hartzea. Hasteko, nahiz eta ordenagailuekin ikasi, irakasleak hor egon beharra dauka, ariketen antolatzaile eta begirale izan behar baitu. Gainera, kontuan hartu behar ditu, gehiegizko informazioak sor ditzakeen arazoak eta ikasle bakoitzaren erritmoa.
Bukatzeko, aipatu zuten, IKTak eskolaz kanpo ere erabiltzen ditugula eta aukera paregabea direla etorkizunerako. Ados nago azken honekin, izan ere aurreikus daiteke IKTek izango duten garrantzia, eta nolabait prestatzen ari gara datorkigunerako. Beraz, ondo iruditzen zait eskoletan ikaskuntza mota hau sustatzea, beti ere, bere neurrian eta irakasleak alde batera utzi gabe, hauen lana ere oso garrantzitsua baita ikaskuntza era egokian garatzeko.
Azken azalpena, gure taldearena izan zen, eta aurreko taldekoen gaiarekin zuzenki lotuta zegoen. Manuel Arearen testu bat landu genuen, IKTak gaur egungo eskolan . Honen barruan lau puntu landu genituen: IKTak eta berrikuntza, hezkuntza ereduen oinarriak, dekalogoa eta teknologia eta testu inprimatuen arteko lehiaren inguruko hausnarketa.
Aurkezpena egiteko, eta erakargarriago izateko, online den programa berri bat erabili genuen: emaze. Jarraian ikus dezakezue gure aurkezpena eta puntu bakoitzaren inguruko informazioa.
Aurkezpena egiteko, eta erakargarriago izateko, online den programa berri bat erabili genuen: emaze. Jarraian ikus dezakezue gure aurkezpena eta puntu bakoitzaren inguruko informazioa.
Nahiz eta teknologia berriak sartu gure bizitzetan, ez dut uste gainontzeko baliabideak baztertzea beharrezkoa denik. Orain dela gutxi entzun nuen irratian, Finlandiako eskoletan eskuz idaztea ez irakastekotan zeudela, eta hori astakeria iruditzen zait, ez baitakigu zer gerta daitekeen gerora. Beraz, nire ustez, dauzkagun baliabideak aprobetxatu beharko genituzke, guztien kontrol minimo bat izanez eta hauen inguruko hezkuntza jasoz eta emanez.
Astero legez, saio praktiko bi izan genituen. Lehengo saioa, galdera baten inguruan hausnartuz hasi genuen: zer dakigu mugikorretaz gure kideek ez dakitena? Bakoitzak bere ekarpenak egin zituen, gainontzekoentzat baliagarri izan zirenak. Galdera aprobetxatuz, irakasleak QR-ak aipatu zituen, baina zer dira? irudi edo logo batzuk dira, mugikorra erabiliz dektektatzen ditugunak eta zerbaiti buruzko informazioa ematen digutenak. Esate baterako, koadro bat daukagu, eta ondoan QR-aren logoa dauka. Mugikorra hartu eta detektatzen badugu, koadro horri buruzko informazioa jaso ahal izango dugu.
Guk geure blogerako QR propioa sortu genuen unitag erabiliz, izan ere, gazteontzat oso praktikoa da, hobeto maneiatzen baititugu teknologiak.
Honez gain, infografiak aztertu genituen. Hauek, kartel batzuk dira eta grafika batzuen bidez informazioa ematen digute. Gero eta erabiliagoak dira, esate baterako egunkarietan askotan agertzen dira, eta hezkuntzan ere baliagarri suerta daitezke, gehienbat bostgarren eta seigarren mailetan.
Infografia bat eraiki genuen easely online programa erabiliz. Hau izan zen emaitza:
Blogaren erabiltzailearena |
Guk geure blogerako QR propioa sortu genuen unitag erabiliz, izan ere, gazteontzat oso praktikoa da, hobeto maneiatzen baititugu teknologiak.
Honez gain, infografiak aztertu genituen. Hauek, kartel batzuk dira eta grafika batzuen bidez informazioa ematen digute. Gero eta erabiliagoak dira, esate baterako egunkarietan askotan agertzen dira, eta hezkuntzan ere baliagarri suerta daitezke, gehienbat bostgarren eta seigarren mailetan.
Infografia bat eraiki genuen easely online programa erabiliz. Hau izan zen emaitza:
Blogaren erabiltzailearena |
Wordle ere ikusi genuen gainetik. Hau, hitzez osatutako irudia da eta oso atsegina izan daiteke haurrekin erabiltzeko. Izan ere, definizioak esaldietan eman beharrean, hitzez laburtzen dugu definizio hori irudi bat sortuz. Antzekoa litzateke tagsxedo, etiketak egiteko balio du eta aukera gehiago ematen ditu.
Blogaren erabiltzailearena |
Klasearekin jarraituz, zooBurst programa erakutsi zigun, 3Dn lan egiteko aukera ematen duena eta ondorioz, motibagarriagoa dena. Honi lotuta, ikaskide batek, colAR delako aplikazioa erakutsi zigun, irudiak inprimatu eta koloreztatu ostean, tabletaren bidez adibidez, irudia detektatu eta bizitasuna ematen baitio margotutako horri. Hau ikustean oso harrituta geratu ginen guztiok, izan ere, gauza txiki hauekin ikusten da nola egin duen teknologiak aurrera, eta ondorioz, haurrak eta familiak mundu horretan oso sartuta daude, eta multimendiaren erabilera nagusitzen ari dela nabarmena da.
Irakasgaiari amaiera emateko, azken saio praktikoa, talde batzuek beraien modulo lana aurkezteko erabili zuen irakasleak. Orokorrean, hemen ikusi zen, oso lan gogorra egin genuela, eta emaitzak ere onak izan zirela nahiz eta zenbait arazo txiki izan, besteak beste, soinua eta irudiaren kalitatea. Gainera, aukera izan genuen, galderak egiteko, bakoitzak bere metodo propioa erabili baikenuen guztia egiteko, eraikitzeko, aurrera eramateko ...
Gure lana hemen uzten dizuet: "Patxi bizkaiko ondareak ezagutzen".
Besterik gabe, amaiera ezin hobea eman genion IKT irakasgaiari. Esan bezala, aste oso ona izan zen, eta gehienetan bezala, oso baliagarriak diren gauzak ikasi genituen, erabiliko ditudanak eta beste batzuei aurkeztuko dizkiedanak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina