2014(e)ko abenduaren 21(a), igandea

Oraindik ez dugu amaitu, beti aurrerantz!


Blogaren erabiltzailearena
Grabaketa astea pasa genuen, astetxo gogorra, baina produktiboa! Aipatu beharra dago IKTn orain arte ikasitako gauza batzuk baliagarriak izan zirela grabaketak aurrera eramateko, beraz, hor ikus ditzakegu guzti honen emaitzak.

Honen ostean, IKTko zazpigarren astea izan dugu oraingoa, eta aurreratu behar dut, oso aste ona izan dela, gehienbat klase praktikoei dagokienean.

Astero bezala, asteartean, saio teorikoan, bi talderen azalpenak entzun genituen. Lehenago ikusitako web 2.0 gaia azaldu zigun lehenengo taldeak, eta bigarrenak e-learning-ari buruz hitz egin zigun.

Lehenengo taldearen esanetan, Web 2.0, hitzaldi baten ondorioz egin zen famatu 2005ean, eta orain arte, informazioa konpartitzeko sortutako plataforma izan da. Honen agerpenak aurrerapena suposatu du, esate baterako, nabigatzeko erraztasunak eskeintzen ditu, eta hau aproposa litzateke IKTekin ondo moldatzen ez direntzentzat gehienbat. Web 2.0ren aurretik, Web 1.0 zegoen.
Aurkezpenean, aurrean aipatutakoen arteko konparazioak egin zituzten, eta ikusi genuen hainbat arlotan dagoela desberdintasuna, eta batez ere, aurrerapena. Batetik bestera izugarrizko aldea dago, bai erabiltzaileei dagokienez, arkitekturari dagokionez, egoera estatikoari dagokionez ...
http://wikimemorys.wikispaces.com/file/view/web1vsweb2.png/217635152/web1vsweb2.png
Beraz, ikusten dut izugarrizko aurrerapena jasan duela webak. Egia esateko, ez nekien ezer web 1.0ren existentziaz, baina, ez zait batere praktikoa iruditzen. Gaur egun daukaguna ordea, ia ia ezinbestekotzat hartzen dut, izan ere, hainbat gauza errazten dizkigu, eta ondorioz, denbora ugari aurrezten dugu. 

Baina, ia sarrera guztietan aipatzen dudan bezala, teknologiak ez du atzera begiratzen, aurrera eta aurrera egiten du, beraz, laster web 3.0 izango dugu? Badirudi baietz, prozesua hasita omen dago 2010ean, eta 2020raino jarraituko duela diote. Honen ezaugarri nagusiak hauek izango direlakoan daude: irekiera eta bateragarritasuna nabarmenduko dira, eraginkorragoa izango da, web 3.0 3D sortuko da, informazioaren kontrol segurtasuna egongo da eta amaitzeko, web semantikoa izango da. Suposatzen da aldaketa guzti hauek gizartearen onerako izango direla, itxarotea besterik ez da falta.

Bigarren taldeak, arestian aipatu dudan bezala, e-learning-ari buruz hitz egin zigun, eta hainbat definizio dituen arren, beraiek ondokoa eraiki zuten: interneten bidez emandako ikasketa prozesua, non nahiz eta ikasle eta irakasleen arteko banaketa dagoen, etengabeko komunikazioa dagoen eta ikaslea erdigunea den.
https://www.google.es/search?ion=1&espv=2&q=e-learning&bav=on.2,or.r_cp.&bvm=bv.82001339,d.d24&biw=1366&bih=624&dpr=1&um=1&ie=UTF-8&hl=eu&tbm=isch&source=og&sa=N&tab=wi&ei=1BSXVKHRJsGtUa7zgqgL#facrc=_&imgdii=aCbgWbN-8_TJ9M%3A%3BspW3g8-pMfr6RM%3BaCbgWbN-8_TJ9M%3A&imgrc=aCbgWbN-8_TJ9M%253A%3BSpwRWI4M6NM8GM%3Bhttp%253A%252F%252Fsarahlouq.co.uk%252Fwp-content%252Fuploads%252F2013%252F08%252F12605025-e-learning-and-education-concept-in-tag-cloud-on-white-background1.jpg%3Bhttp%253A%252F%252Fsarahlouq.co.uk%252Fe-learning%252F%3B1200%3B1194

Honen barruan, hiru ikasteko modu bereizten dira: %100 presentziala (guztia internet bidez), semi presentziala (b-learning) eta laguntzazkoa (momentu puntualetan erabiltzen da internet).
Heziketa modu hau, Lehen Hezkuntzan, Unibertsitatean, Goi mailako ikasketetan ... aurki dezakegu, baina esan beharra dago, 6-12 urteko haurren artean nabarmentzen dela, eta gero eta gehiago erabiltzen direla. Izan ere, hauek, gero eta hobeto maneiatzen dituzte teknologia berriak, eta ondorioz, hauek erabiliz ikastea aisialditzat hartzen dute. 
Beraz, guztiak bezala, honek ere bere abantailak eta bere desabantailak ditu. Alde batetik, erosoa da, autonomia sustatzen du, informazio aniztasuna eta ugaritasuna daukagu bertan eta teknologiaren garapena dakar. Baina era berean, sozializazio eza ekar dezake, internetekiko menpekotasuna sortu eta gainera, esperientzia bidez ikastea oso gutxi erabiltzen duen sistema da.
Nik, pertsonalki, ez dut uste guztia internet bidez egitea egokia denik, hau da, dauden hiru motetatik, laguntzazkoa aukeratuko nuke, zehaztuz, interneta momentu puntualetan erabiltzea. Izan ere, uste dut, desabantailek pisu handiagoa daukatela abantailek baino, adibidez, sozializazioa beharrezkoago ikusten dut erosotasuna baino. Ondorioz, milaka aldiz aipatu dudan bezala, ondo dago aurrera egitea eta IKTak erabiltzea, baina neurria hartuta beti, guztiok internet bidez ikasiko bagenu, zein litzateke irakaslearen papera? IKTak nola erabili irakastea? hori da hezkuntza? ez dakit, ez nago ados.

Saio teorikoak alde batera utzita, saio praktikoei dagokienez, oso aste entretenigarria eta produktiboa iruditu zait. 

Hasteko, ostegunean, hot potatoes izeneko programa aurkeztu zigun eta hura erabiltzen hasi ginen. Programa hau guk geuk ere erabili dugu ikaslearen ikuspuntutik, eta ariketak ebatzi ditugu honekin. Baina, IKTn honekin ariketak sortzen ikasi genuen, oso praktikoa iruditu zitzaidalarik Lehen Hezkuntzarako. Guk geuk ikertuz jarduera bat sortu genuen, euskara irakasgaiari lotua eta euskararen erabilera izenekoa.

Behin honekin bukatuta, movie maker bideoak eraikitzeko, eraldatzeko ... programa ezagunari buruz hitz egin zigun, eta honi buruzko adibide bat jarri zuen. Guk, adibide hori kontuan hartuta, bideo bat sortu behar izan genuen, musika sartuz eta irudi bakoitza era egokian honekin lotuz. Hau izan zen emaitza:



Movie makerrari dagokionez, oso praktikoa iruditzen zait, bai guretzat, hau da, gure bizitzetan erabiltzeko, eta bai eskoletan haurrekin erabiltzeko. Izan ere, oso polita izaten da haurrekin gauzak grabatzea, haiek protagonista izatea, ondoren beraiekin bideoak montatzea eta abar. 
Nik programa hau ezagutzen nuen, baina inoiz ez dut erabili, beraz, uste nuen ez nintzela gai izango bideo bat montatzeko, baina ikusi ahal izan dut, ez dela hain zaila, eta gainera entretenigarria dela, emaitz oso politak lortzen baitira.

Podcastekin ere hasi ginen lanean. Hauek, grabaketa batzuk dira, audio artxiboak nahiz musikak izan daitezkeelarik. Izan daitezke, ipuinak, asmakizunak, ahokorapiloak, kantuak ... Normalean online izaten dira, eta hainbat programa daude honetarako, hala nola:    Voki, Poderato, Goear, Spreaker eta Podomatic
Gu, taldean, poderato erabiltzen hasi ginen, baina arazoak zirela eta ezin izan genuen grabatutako audio artxiboa bertara igo, hortaz, bertan behera utzi genuen.

Bukatzeko, sarrera honetan hainbat aldiz aipatu dudan arren, oso gustura aritu naiz aste honetan, eta ikasitakoa erabilgarria iruditu zait, bai hezkuntzarako eta bai erabilera pertsonalerako. Konturatzen naiz, uste baino gehiago dakigula, eta IKTeei beldurra izan beharrean, aurre egin behar diegula hauek era egoki batean menperatuz eta erabiliz, ez da hain zaila.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina