Guztiak omen dauka amaiera, eta irakasgai honen bukaerara iritsi gara. Ondorioz, Blog sarrerak ere bertan bera gelditzen dira.
Edozerk eragiten ditu sentsazioak, eta nik, irakasgai honi dagokionez, uste dut aurrerapen handia egin dudala, edo sentsazio hori daukat behintzat eta pozgarria iruditzen zait benetan. Izan ere, nahiz eta mila aldiz aipatu dudan lauhilabetean zehar, konturatu naiz gure bizitzetan eta gure gizartean oso garrantzitsuak direla IKTak eta hauen gaineko kontrol minimoa izan behar dugula, bestela galduta sentituko garela. Era berean, hauek erabiltzen ikasi dut, nahiz eta oraindik asko daukagun ikasteko. Programa berriak ezagutu ditut, eta garrantzitsuena, hezkuntzarekin daukan zerikusia ulertu dut.
Irakasleak hau aurrera eramateko erabilitako metodologia egokia iruditu zait. Izan ere, saio teorikoei dagokienez, guztia berak azaldu beharrean, gure gaitasunak erakutsiz gaiak guk geuk azaltzeko aukera eman digu, nahi dugun metodoa erabiliz. Saio praktikoei dagokienez ordea, azaldutakoa guk geuk probatzeko aukera izateak izugarri aberasten du ikaskuntza, ondorioz, ikusi eta esperimentatu dudan hori barneratu dut.
Besterik gabe, mila esker bloga irakurri duzuen guztioi, espero dut zuentzat ere baliagarri zein entretenigarri izana! Gizartearen aurrerapenak onartu, hauetaz jabetu, erabili, ikasi! Beste bat arte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina