Badira bi aste informazio eta komunikaziorako teknologiak aztertzen gabiltzala, eta aurreko astean bezala, ordutegia aldakorra ez denez, saio teoriko bat eta bi praktiko izan ditugu. Saio hauetan, aurrera goaz etengabe, eta aste honetan ere gauza berriak barneratzeko aukera izan dut, nahiz eta batzuetan pixka bat galduta nabilen.
http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/b/bb/Herramientas_web_2.0.jpg |
Hasteko, saio teorikoari dagokionez, kontzeptu asko azaldu zizkigun ordu eta erdian, eta baliteke guztia ondo barneratu ez izana baina saiaWeb 2.0 eta harekin erlazionatutako ezagutzei buruz hitz egin zigun irakasleak.
tuko naiz berak adierazitakoaren laburpen bat egiten. Beraz, astelehenean,
Web 2.0 sarean hartzeko eta produzitzeko balio duen filosofia modu bat da. Hau ez dago amaituta, etengabe aldatzen da, eta aldatzen jarraituko du. Honi lotuta azaldu zigun kooperatibo eta kolaboratibo hitzen arteko desberdintasuna, izan ere, ez dira berdinak, nahiz eta erlazioa eduki dezaketen:
- Kolaboratiboa: Norbaitek zerbait egin eta besteen esku uzten duenean izaten da, hau da, adibidez, nik blog bat sortu dut eta blog hau beste batzuen esku dago. Beraz, ez dago agintzen duen norbait, ez dagoela hierarkiarik esan daiteke. Ondorioz, Web 2.0 hemen koka dezakegu, hots, kolaboratiboa da.
- Kooperatiboa: Hainbat pertsonak egiten dute lan zerbait sortzeko, bakoitzak eginkizun bat betetzen duelarik, hau da, hierarkia moduko bat sortzen da eta agintzen duen norbait egon daiteke.
Hau esan ostean, beste kontzeptu asko azaldu zizkigun, jarraian puntuka laburtuko ditudanak:
- Estandarizazioa: Software-a askea da, eta gauzak konpatibleagoak dira, izan ere, gero eta berdinagoak dira (forma, edukia, kableak, ...). Guk esate baterako, blog hau erabiltzerakoan ez dugu arazorik izango, oso formatu estandarrekoak baitira. Web-ak ere gero eta estandarragoak dira erabileraren arabera.
- CSS, "efecto cascada" izenaz ezagutua. Honekin, hasieran aukeratutako formatua mantenduko da hurrengoetan ere, hau da, nik hasieran letra mota bat aukeratzen badut, horrela zabalduko zaie hurrengoei ere.
- Mikroformatua: Eduki bera izanik, gauzak murriztea edo zatitzea memoria gutxiago okupa dezan.
- Bernahasketa: Zerbait (bideoak, audioak, ...) hartu eta bakoitzaren beharrizanetara egokitzea, horretarako, aukeratutako hori nahastu egin daiteke, mozketak egin daitezke, ... eta abar.
- Konbergentzia eta dibergentzia: Lehenengoak esan nahi du gero eta berdintsuagoa izatea, hau da, esate baterako, irakasleak esaten digu gai baten inguruan idazteko, orduan, ikasle guztiok hitz egin behar dugu gai horretaz era berdintsuan. Dibergentziaren kasuan, nahiz eta gai bat eman irakasleak, horren barruan dauden azpigaiei buruz hitz egin dezakegu, beraz, eremua zabalagoa da, eta emaitzak desberdinak izango dira.
- RSS: Harpidetza egiteko sindikazioa da. Informazio digitala erabiltzeko harpidetu egiten gara, hau da, demagun gai bat interesatzen zaidala eta hari buruzko informazioa jaso nahi dudala, horretarako ikono jakin bat erabiltzen dut, interesatzen zaidana adieraziz, eta ondorioz, informazio hori nigala helaraziz.
- Parte hartzea: Nik egindakoa besteentzat da, hau da, publikoarentzat, eta baita alderantziz ere, haiek egiten dutena niretzat. Ondorioz, erraztasun gehiagoz zabaltzen da. Nik egindako hori "gehikuntza" da, denok gehitu egiten dugu, horrela sarea elikatuz, nik ematen dudan moduan beste batzuek ematen baitute. Hau etengabea da.
- Folksonomia: Etiketa eta kategoria berriak dira, eta TAG deitzen zaie, erabiltzaileak sortuak izaten dira sarean gauzak bilatzeko. Ondorioz, edozein hizkuntzatan aurki ditzakegu gauza berriak.
- Wikiak: Blogen antzekoak dira, baina hauek edonork editatu ditzake. Hots, gauzak idazten dira eta edonork dauka aukera idazteko edo idatzita dagoela aldatzeko. Ondorioz, ez dira hain fidagarriak.
- Erabilerraztasuna: Hitzak berak dioen bezala, erabiltzeko erraza izan behar du, horrek konfidantza ematen baitio erabiltzaileari gero eta gehiago erabiltzeko.
- Ekonomia: Guzti honen atzean ekonomia dago, hots, hau guztia zabaldu da enpresa handiek diru kantitate ikaragarriak irabazi dituztelako. Honekin batera aipa dezakegu long tail delakoa: zerbait erosten dugu, baina gauza horren funtzionamendu egokirako beste produktu batzuk erosi behar izaten ditugu, ondorioz, irabaziak handiak dira.
- Arrisku kapitala: Beraien kapitala erabat arriesgatzen duten enpresa sortu berriak dira. Esate baterako twitter, oso diru gutxirekin hasi zen eta gaur egun boltsan kotizatzen du.
- Asoziazioa: "klik" bakoitzeko kostua da. Web orri batean sartzen den jendearen araberakoa izango da web orri horren tarifa, hau da, diru gehiago edo gutxiago irabaziko du "klik" kopuruaren arabera.
Guzti honi buruz nik ez nekien ezer eta agian ezagunak egiten zitzaizkidan kontzeptuak ere ez nituela ezagutzen konturatu naiz. Ez dator batere txarto hauek jakitea, batek daki etorkizunean beharrezko izango ditugun, eta hobe orain hasi hauei buruzko ezagutzak jasotzen berandu denean baino. Beraz, nahiz eta kontzeptu asko batera jaso genituen saio teorikoan, apurka apurka hauetariko bakoitza ulertzen joateko gai ikusten dut neure burua eta uste dut ezagutza eta esperientzia berriak jasotzeko prest egotea oso garrantzitsua dela.
Saio teorikoarekin bukatuta, saio praktikoak ere interesgarriak iruditu zaizkit. Alde batetik, Power Pointa aztertu genuen, helburua, erabili beharreko letra, diapositiba bakoitzean jarri beharrekoa, nola sartu soinuak, aurkezpenak nola gorde, ... Beste alde batetik, zaindegia aztertu genuen, hau da, gauzak 48 orduz gordetzeko web orria. Honen erabilera azaldu zigun, nola igo karpetak ere bai, nola deskargatu, eta bertara igotzeko karpetak (zip erakoak) nola sortzen diren. Jarraian, copyscape aurkeztu zigun, hots, plagioa gertatu den ikusteko eta hau ekiditeko orria, eta gure blog honekin praktikatu genuen gadget bezala sartuz. Creative commons-ekin ere aritu ginen, bere helburua aurretik aipatutakoaren antzekoa delarik. Eta amaitzeko, Story Bird, ipuinak sortzeko web orriarekin aritu ginen, harpidetu ginen, eta ipuin bat sortu genuen.
Guztia iruditzen zait erabilgarria, baliagarria, baina batez ere irakaskuntzarekin lotura gehien duena azkena dela uste dut, hau da, ipuinak sortzeko orria, izan ere, haurrak beraien sormena lantzeko eta honetarako motibatzeko metodo egokia iruditzen zait, ez baita ohikoena istorioak idazteko ordenagailua erabiltzea. Honez gain, irakasle izango garenontzat ere baliabide ona izan daitekeela iruditzen zait.
Beraz, bukatzeko, bai saio teoriko eta bai saio praktikoetan, ezagutza berriak barneratu ditut, nahiz eta batzuk barneratzeko denbora gehiago beharrezko izango dudan. Hala ere, uste dut, lorpen horiek gauza daitezen, ezinbestekoa dela gogoz aurrera egitea.
Beraz, bukatzeko, bai saio teoriko eta bai saio praktikoetan, ezagutza berriak barneratu ditut, nahiz eta batzuk barneratzeko denbora gehiago beharrezko izango dudan. Hala ere, uste dut, lorpen horiek gauza daitezen, ezinbestekoa dela gogoz aurrera egitea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina