Bagoaz martxa hartzen, eta poliki poliki aurrera doa guztia. Aste honetan IKT-n gauza interesgarri asko ikasi ditudalakoan nago.
Blogaren erabiltzailearena |
Asteartean, saio teorikoa irakasleak azaldu beharrean, gutariko ikasle talde batek azaldu zuen, horretarako beharrezko materiala erabiliz, hauen kasuan power pointa erabili zuten. Badirudi horrela jarraituko duela honek lauhilabetea amaitu arte, hau da, saio teorikoak gure esku egongo dira eta astean talde batek dagokion gaia azaldu beharko du. Hau honela izanik, taldean irizpide batzuk ezarri genituen eta horien arabera ebaluatu genuen haien lana, banaka eta taldean. Aurkeztu ziguten gaia, "Bost urteko haurrak mezu elektronikoak idazten" proiektua, interesgarria iruditu zitzaidadan, agian gaur egungo errealitatearekin lotura zuzena daukalako, eta hau gero eta gehiago ikusten dugulako gure gizartean.
Nik banekien haurrak gero eta lehenago hasten direla teknologia berriekin lanean, baina hain goiz? bost urterekin? hori ez nekien, eta harritu egin ninduen, eta beraiek ondo azaldu zuten moduan, alde positibo eta ez hain positiboak ikusten dizkiot proiektu honi. Esate baterako, uste dut motibagarria dela irakaskuntza metodo hau, baina nahiz eta zenbait helburu lortu, beste batzuk bidean gelditzen dira, izan ere, gaur egun sareak infomazio gehiegi ematen digu.
Nik banekien haurrak gero eta lehenago hasten direla teknologia berriekin lanean, baina hain goiz? bost urterekin? hori ez nekien, eta harritu egin ninduen, eta beraiek ondo azaldu zuten moduan, alde positibo eta ez hain positiboak ikusten dizkiot proiektu honi. Esate baterako, uste dut motibagarria dela irakaskuntza metodo hau, baina nahiz eta zenbait helburu lortu, beste batzuk bidean gelditzen dira, izan ere, gaur egun sareak infomazio gehiegi ematen digu.
Aurkezpena orokorrean oso ondo egon zela iruditu zitzaidan, era antolatuan azaldu ziguten, ulerkor eta argi, euskara egokia erabiliz, ... Honez gain, guretzat aberasgarria iruditzen zait saio teorikoak honela lantzea, etorkizunean ere honi aurre egiteko gai izan beharko baikara, hau da, jendaurrean hitz egiteko gai izan beharko gara, eta honek lagun diezaguke.
Honekin amaituz, ostegun eta ostiralean saio praktikoak izan genituen eta gehienbat argazkiekin aritu ginen lanean, hala ere, storybird-ekin ere aritu ginen, eta honen antzeko programak ere aztertu genituen (calameo, issu eta scribd). Azken hauek oso egokiak iruditzen zaizkit haurrekin lan egiteko eta haien sormena lantzeko, izan ere, oso motibagarriak suerta daitezke hauek sortzeko eragatik (beraien argazkiak sar ditzakete adibidez) eta ondoren hauekin egin daitekeenagatik, hala nola, etxera eraman dezakete, inprimatu, ... eta abar. Nik neure istorioa amaitu nuen ostegunean, "Ametsak beti amets?" deiturikoa.
Blogaren erabiltzailearena |
Argazkiekin jarraituz, hauek editatzeko bi programa aurkeztu zizkigun. Alde batetik, GIMP erakutsi zigun, eta hau nola deskargatu apps portable erabiliz. Beste alde batetik, online erabiltzeko fotoflexer programaren helbidea eman zigun. Biekin aritu ginen praktikatzen,
Gehienbat argazkiekin aritu baginen ere, RSS-ari buruzko azalpenak ere eman zizkigun irakasleak eta hau gure blogean nola txertatu argitu zigun.
Orokorrean, aste honi dagokionez esperientzia positiboak jaso ditut hiru saioetatik, entretenituta aritu baikara eta ordenagailuez at joan, hau da, teknologia erabiliz inguruarekin harremanetan jarri gara, argazkiak ateraz eta hauek aztertuz. Gainera, argazkiei buruz jasotako informazio guztia erabilgarria izango zaigu DILAN lana egiteko orduan, teknologia berrien erabateko erabilpena eskatzen baitu oraingoan.
Besterik gabe, aprobetxatu denbora.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina