Laugarren astea ere, beti bezala, IKT irakasgaiari dagokionez, saio teorikoarekin hasi genuen, eta bi talderen aurkezpenak entzun genituen. Asteartean, lehenengo taldeak "IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia" gaia aurkeztu zuen eta bigarrenak "Internet eta eskola".
Lehenengo aurkezpenean, gaur egungo gizartea eta eskola, eskolaren funtzioa teknologiaren ikuspuntutik, honek eskeintzen dituen aukerak eta guzti honek dakartzan ondorioak azaldu zizkiguten. Gure gizartean teknologia garrantzitsua dela aipatu zuten, eta nire ustez ere hori horrela da. Honen ondorioz, haurren heziketa bideak ere aldatu egin dira eta teknologiak bere tokia hartu du eskoletan, besteak beste funtzio hauek bete behar dituelarik: alde batetik, egokitzapena eta alfabetatze digitala; beste alde batetik, inklusio digitala, izan ere, guztiek ez daukate etxean teknologiak erabiltzeko aukerarik, beraz, eskolak horretan lagundu behar du; amaitzeko, hezkuntza eredua berriztatu IKTak txertatuz eta teknologia esanguratsuak erabiliz. Funtzio hauetatik abiatuta, ondoko mapa kontzeptualean ikus daitezkeen aukerak eskeintzen ditu teknologiak eskolan:
Blogaren erabiltzailearena |
Bigarren taldeari dagokionez, esan bezala, internet eta eskolari buruz hitz egin ziguten, baina kasu honetan, familiek honekin daukaten erlazioa ere azaldu zuten, izan ere, hauek beldur dira, gero eta gehiago entzuten baita gure gizartean, haur pornografia delakoare kontua, edo ezezagunekin hitzorduak zehaztea, zein norberare datu pertsonalak zabaltzearen arriskua. Ondorioz, argi dago, internet ere oso arriskutsua izan daitekeela. Horregaitik, honi lotuta, badaude zenbait programa (nolabait esateko), esate baterako, Safer Internet Program, segurtasuna sustatzen dutenak.
Guzti honez gain, Web 2.0ren inguruan ere aritu dira eta honek hezkuntzan duen garrantziaz.
Teknologia aurrera doa, eta honekin batera beste guztia. Horregaitik, ni ados nago teknologiak eskoletan txertatzearekin, gizartera egokitu behar baikara. Gainera, Web 2.0 eskolan erabiltzea, dibertigarria, sinplea eta eraginkorra iruditzen zait. Era berean, nire ustez, hizkuntza eta komunikazio gaitasuna hobetzeko aukera ona da. Honez gain, analisirako eta kritikarako gaitasuna susta daiteke honen bidez. Hala ere, neurria hartzea beharrezko ikusten dut, arriskuak zeintzuk diren jakitearekin eta haurrei horiek azaltzearekin batera, hau da, gainontzeko heziketa bideak guztiz alde batera uztea ez dut egoki ikusten, hauek ere beharrezkoak baitira momentuz.
Bideo honetan ikus daiteke gure gizartean gero eta garrantzia daukala teknologiak, eta ondorioz hauen erabilpena beharrezkoagoa eta ugariagoa dela, ondorioz, eskoletan txertatu beharreko zerbait dela.
Praktikako bi egunak benetan aprobetxatu genituen. Ostegunean, klasea hasteko, modulo lana hobeto osatzeko bibliografia nola egiten den azaldu zigun irakasleak, APA arauetan oinarrituz, eta adibideak erabiliz. Niri hau ulertzea oso baliagarria eta garrantzitsua iruditu zitzaidan, izan ere, lan gehienetan erabili beharreko zerbait da eta orain arte ez naiz batere trebe aritu honetan. Ea hemendik aurrera hobeto moldatzen naizen.
Honekin bukatu zuenean, gure testuak txukunago idazteko zenbait argibide eman zizkigun, Word-ak eskeintzen dituen erabilerak azalduz. Honekin nahiko ondo konpontzen naiz normalean, baina jabetu naiz ezagutzen ez nituen eta erabilgarriak diren hainbat gauza dituela programa honek, esate baterako, markadoreak.
Ostiralean, Joxe Ramon Zubimendiren ortotipografia liburua aurkeztu zigun, hau ere, testuak idazterakoan baliagarria suerta daiteke, izan ere, hizkuntza era egokian nola erabil daitekeen aholkatzen du. Liburu honez gain, irudiari buruzko informazioa biltzen duen liburu bat aurkeztu zigun, “Lecturas de imágenes en la era digital”, DILANn laneko grabaketa egiterakoan lagun dezake agian, planoei buruzko informazioa eta abar agertzen baita.
Honi bukaera eman eta bilaketak egiterakoan informazioa gordetzeko bi aukera erakutsi zizkigun. Alde batetik, internet bidez bilaketa egin, eta aukeratzen dugun orrialdearen erreferentzia osoa kopiatu eta itsatsi nonbaiten. Beste alde batetik, laster-markak erabiliz, hau da, gure lanak online edukitzeko balio dute, eta edonon gaudela ere, eskura ditugu, honetarako zenbait laster-marka aurkeztu zizkigun: delicious, connote, diigo, eta antzekoa den scoopit. Guk deliciousekin egin genuen proba.
Klasea bukatu baino lehen, bideo batzuk jarri zizkigun, soinua, irudia, mugimendua, koloreak, ... aztertzeko. Lehenengo bideoa, ospetsuen aipuez beteta zegoen, eta gu konturatu ez arren, irudia eta soinua ez zetozen bat, ondorioz, komunikazioa desegokia zen. Jarraian, "cuatro esquinitas de nada" istorioa jarri zigun hainbat era desberdinetan, eta bakoitzaren ezaugarriak aztertu genituen,desberdintasunak identifikatuz. Honen ostean, "el maltrato sutil" bideoa jarri zuen, oso istorio aberatsa, eta aurrekoetako prozedura jarraitu genuen, bideoa aztertuz. Bukatzeko, guk egin beharreko modulo laneko bideoaren antzeko bat jarri zigun, ondo ikusteko zer hartu behar dugun kontuan.
Aste honetako praktikak bereziki baliagarriak iruditu zaizkit, izan ere, uste dut laguntza handia ematen digula DILAN aurrera eramateko. Ez da batere erraza bideo bat sortzea inongo ezagutzarik gabe, eta gaizki egiteko daukagun beldur hori txikiagoa dela esan daiteke, zerbait badakigulako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina