Aste hau gogorrago egin zait saio teorikoari dagokionez. Izan ere, landutako gaiak ez dira besteetan bezain ulergarriak izan, baina ez egin zituzten aurkezpenagatik, baizik eta gaiagatik. Talde biak aritu ziren gai beraren inguruan, hain zuzen, "Horizon txostena" edo "Horizonte proiektua", lehenengo taldeak gehienbat Lehen Hezkuntzara zuzenduta aurkeztu zuen, eta bigarrenak goi ailako hezkuntzara zuzenduta.
Horizonte proiektua delakoaren helburua, hezkuntza arloan teknologia berriek hurrengo bost urteetan zehar izango dute inpaktua aztertzea da. Hau da, teknologia berriek izan dezaketen eragina aztertu eta identifikatzea. Izan ere, gure etorkizuna markatuko dute teknologiek, gero eta berriagoak baitira.
Honi lotuta, arreta deitu zidan K-12, AEBtako hezkuntza sistema bat denaaipatu zuten. "Homeschooling" da hau definitzeko hitz egokiena, hau da, euskaraz esanda, irakaskuntza etxean, izan ere, horretan datza, haur hauek eskolara joan beharrean etxetik bertatik ikasten dute, espezializatu batzuengandik internet bidezko klaseak jasoz. Ondoko bideoan ondo azaltzen dute bi gaztek, nahiz eta ingelesez azaldu.
Beste alde batetik, MOOC ere azaldu zuten, Massive Online Open Course, euskaraz: Online Ikastaro Ireki Masiboa. Ikastaro hau dohainekoa da eta pertsona guztiei zuzenduta dago.
Honez gain, tabletek orokorrean eskeintzen dizkiguten abantailak aipatu zizkiguten lehenengo, horien artean, mugikortasuna, konektatzeko erraztasuna, komunikatzeko gaitasuna ... Ondoren, hezkuntzari dakarzkion onuretara jo zuten, hala nola, ikasleen motibazioa, ikaskuntza pertsonala, sormena garatu, ... eta abar.
Ludifikazio kontzeptuaren inguruan ere aritu ziren, hau da, jokoaren dinamika eta teknikak eremu ez rekreatiboetan erabiltzeari buruz hitz egin ziguten. Joko hauei, teknologia berriek bultzada handia eman omen diote, ondorioz, eskoletan irakasleek hauek aukeratu eta lantzeko aukera izaten dute, balore asko sustatuz ikasleengan. Honen aurrean, era askotako iritziak entzun dira, eta negatiboei dagokioenez, esate baterako, arazo bati ordenagailuaren bidez aurre egitea ez dela berdina diote, edo pertsonen arteko harremana ez dela lantzen, ez dela osasuntsua ere badiote.
Eta Learning analytics? Hau ikasleen aktibitearekin erlazionatuta dauden datuen analisia dela esan ziguten, zenbait dimentsiotan eragina duelarik: interes-taldea, helburuak, datuak, metodoak, oztopoak eta konpetentziak.
Azken taldeak, azalpenari amaiera emateko, gaur egun hain modan dauden teknologia eramangarriak aurkeztu zizkiguten, hau da, gailu bezala erabiltzen diren jantziak eta osagarriak, eta hainbat esparrutan eragina dutenak: kamiseta adimentsua, pulseras up eta erloju adimentsua. Hauek guztiek lotura daukate mugikorrekin.
Aurreko sarreretan aipatzen dudan bezala, nire ustez, ona da, teknologia mota berriekin esperimentatzea eta lan egitea, baina neurri batean. Izan ere, teknologia aurrera doa bai, eta atzean uzten ditugu, zaharkituta baleude bezala, betidanik erabili diren irakas metodoak, besteak beste, testuliburuak. Mahai gainera ateratzen ditugu tabletak, ordenagailu eramangarriak, ... edo besterik gabe, ez dugu ateratzen ezer, etxetik bertatik ikasteko aukera izaten baitugu. Egia esaten badut, ez dakit hori ona edo txarra den, izan ere, ados nator aurkezpenetan aipatu dituzten abantailekin, bai motibagarria suertatzen da, eta bai, ondorioz gehiago ikasten da, baina ez da izango nobedadea delako? eta moda hau zaharkitzen denean? eta teknologiak ez badu aurrera egiterik? Badirudi ez dela posible hori gertatzea, baina gertatzen bada? Galdera horiek egiten dizkiot askotan neure buruari. Honez gain, desabantailak ere ikusten dizkiot gai honi, batez ere, etxetik ikastearen moda horri, uste dut balore asko galtzen direla, eta garrantzitsuena iruditzen zaidana, gizartean integratzeko beharrezko den besteekiko harremana galtzen dela iruditzen zait, bat nator, ludifikazioaren inguruan egindako kritika negatiboekin.
Saio teorikoari buruz gehiago ezer esan gabe, aste honetako saio praktikoak lasaiagoak izan direla esan beharra daukat. Lehenengo egunean irakasleak Webquest-ak zer ziren eta zertarako balio zuten azaldu zigun. Metodologia hau, Bernie Dodgek asmatu omen zuen 1995ean gehiegizko informazioari erantzuna emateko. Jarduera hezitzailea da, irakasleak galdera batzuk planteatzen ditu eta informazioa interneten jartzen du, beraz, informazio bilaketa zuzen bat egitean datza. Ondoko mapa kontzeptualean agertzen da zer nolako puntuak landu eta sartu behar diren webquest batean, hau da, bere egitura:
Blogaren erabiltzailearena |
Aurretik aipatutako puntuak hobeto ulertzeko, taldean jarrita webquest bat bilatu behar izan genuen, ondoren guztion artean aztertzeko.
Nire ustez, metodologia honek gehienbat alde positiboak ditu, esate baterako: internetekin lotua dago, talde lana sustatzen du, honekin lan egiterakoan ikaslea aktibo bihurtzen da, praktikoa da, motibagarria, ulerterraza, etxetik ikus daiteke, ... Hala ere, bere aspektu negatiboak ere ikusten dizkiot, hala nola, batzuetan diseinua luzeegia da, autonomia oso gutxi daukate, metodologia berria izaterakoan zailagoa da, gidatuegia batzuetan, ordenagailua beharrezkoa da, ... Beraz, ondo ikusten dut Webquestak eskolan nohizbehinka erabiltzea, lagungarria izan baitaiteke irakaskuntza hobea lortzeko orduan. Hala ere, geuk erabiltzen ez badakigu, ez da komeni haurrekin metodologia hau martxan jartzea, arazoak egon baitaitezke.
Ostiralean, aste honetako bigarren saioan, Ardora programa instalatu eta erabiltzen saiatu ginen, baina arazoak izan genituenez bertan bera utzi genuen. Hala ere, aldez aurretik irakasleak azaldu zigun ariketak egiteko balio duela, eta ondorioz, oso baliagarria dela klase partikularrak emateko eta abar.
Egun horretan, padlet erabiltzen ere ikasi genuen. Hau, Lehen Hezkuntzako ikasleek erabiltzeko moduko tresna da, bertan irudiak eta testuak txertatuz muralak sor ditzaketelako. Guk ere sortu genuen mural bat talde txikietan jarrita, eta gero azaldu egin genituen sortutako horren nondik norakoak.
Blogaren erabiltzailearena |
Alde praktikoari dagokionez, oso entretenituta egon ginen, azalpen laburrak eman ostean gure kabuz aztertzen utzi baitzigun irakasleak. Honez gain, ikasitakoa interesgarria izan da, erabilera daukala uste baitut, hau da, baliagarria da hezkuntza arloan, eta asko ikas daiteke honelakoak erabiliz.
Beraz, orokorrean ezin dezaket esan aste honetan ez dudala ikasi ezer, nahiz eta saio teorikoko gaia zailtxoagoa izan, horretatik ere zerbait ikasi baitut.