2014(e)ko abenduaren 21(a), igandea

Oraindik ez dugu amaitu, beti aurrerantz!


Blogaren erabiltzailearena
Grabaketa astea pasa genuen, astetxo gogorra, baina produktiboa! Aipatu beharra dago IKTn orain arte ikasitako gauza batzuk baliagarriak izan zirela grabaketak aurrera eramateko, beraz, hor ikus ditzakegu guzti honen emaitzak.

Honen ostean, IKTko zazpigarren astea izan dugu oraingoa, eta aurreratu behar dut, oso aste ona izan dela, gehienbat klase praktikoei dagokienean.

Astero bezala, asteartean, saio teorikoan, bi talderen azalpenak entzun genituen. Lehenago ikusitako web 2.0 gaia azaldu zigun lehenengo taldeak, eta bigarrenak e-learning-ari buruz hitz egin zigun.

Lehenengo taldearen esanetan, Web 2.0, hitzaldi baten ondorioz egin zen famatu 2005ean, eta orain arte, informazioa konpartitzeko sortutako plataforma izan da. Honen agerpenak aurrerapena suposatu du, esate baterako, nabigatzeko erraztasunak eskeintzen ditu, eta hau aproposa litzateke IKTekin ondo moldatzen ez direntzentzat gehienbat. Web 2.0ren aurretik, Web 1.0 zegoen.
Aurkezpenean, aurrean aipatutakoen arteko konparazioak egin zituzten, eta ikusi genuen hainbat arlotan dagoela desberdintasuna, eta batez ere, aurrerapena. Batetik bestera izugarrizko aldea dago, bai erabiltzaileei dagokienez, arkitekturari dagokionez, egoera estatikoari dagokionez ...
http://wikimemorys.wikispaces.com/file/view/web1vsweb2.png/217635152/web1vsweb2.png
Beraz, ikusten dut izugarrizko aurrerapena jasan duela webak. Egia esateko, ez nekien ezer web 1.0ren existentziaz, baina, ez zait batere praktikoa iruditzen. Gaur egun daukaguna ordea, ia ia ezinbestekotzat hartzen dut, izan ere, hainbat gauza errazten dizkigu, eta ondorioz, denbora ugari aurrezten dugu. 

Baina, ia sarrera guztietan aipatzen dudan bezala, teknologiak ez du atzera begiratzen, aurrera eta aurrera egiten du, beraz, laster web 3.0 izango dugu? Badirudi baietz, prozesua hasita omen dago 2010ean, eta 2020raino jarraituko duela diote. Honen ezaugarri nagusiak hauek izango direlakoan daude: irekiera eta bateragarritasuna nabarmenduko dira, eraginkorragoa izango da, web 3.0 3D sortuko da, informazioaren kontrol segurtasuna egongo da eta amaitzeko, web semantikoa izango da. Suposatzen da aldaketa guzti hauek gizartearen onerako izango direla, itxarotea besterik ez da falta.

Bigarren taldeak, arestian aipatu dudan bezala, e-learning-ari buruz hitz egin zigun, eta hainbat definizio dituen arren, beraiek ondokoa eraiki zuten: interneten bidez emandako ikasketa prozesua, non nahiz eta ikasle eta irakasleen arteko banaketa dagoen, etengabeko komunikazioa dagoen eta ikaslea erdigunea den.
https://www.google.es/search?ion=1&espv=2&q=e-learning&bav=on.2,or.r_cp.&bvm=bv.82001339,d.d24&biw=1366&bih=624&dpr=1&um=1&ie=UTF-8&hl=eu&tbm=isch&source=og&sa=N&tab=wi&ei=1BSXVKHRJsGtUa7zgqgL#facrc=_&imgdii=aCbgWbN-8_TJ9M%3A%3BspW3g8-pMfr6RM%3BaCbgWbN-8_TJ9M%3A&imgrc=aCbgWbN-8_TJ9M%253A%3BSpwRWI4M6NM8GM%3Bhttp%253A%252F%252Fsarahlouq.co.uk%252Fwp-content%252Fuploads%252F2013%252F08%252F12605025-e-learning-and-education-concept-in-tag-cloud-on-white-background1.jpg%3Bhttp%253A%252F%252Fsarahlouq.co.uk%252Fe-learning%252F%3B1200%3B1194

Honen barruan, hiru ikasteko modu bereizten dira: %100 presentziala (guztia internet bidez), semi presentziala (b-learning) eta laguntzazkoa (momentu puntualetan erabiltzen da internet).
Heziketa modu hau, Lehen Hezkuntzan, Unibertsitatean, Goi mailako ikasketetan ... aurki dezakegu, baina esan beharra dago, 6-12 urteko haurren artean nabarmentzen dela, eta gero eta gehiago erabiltzen direla. Izan ere, hauek, gero eta hobeto maneiatzen dituzte teknologia berriak, eta ondorioz, hauek erabiliz ikastea aisialditzat hartzen dute. 
Beraz, guztiak bezala, honek ere bere abantailak eta bere desabantailak ditu. Alde batetik, erosoa da, autonomia sustatzen du, informazio aniztasuna eta ugaritasuna daukagu bertan eta teknologiaren garapena dakar. Baina era berean, sozializazio eza ekar dezake, internetekiko menpekotasuna sortu eta gainera, esperientzia bidez ikastea oso gutxi erabiltzen duen sistema da.
Nik, pertsonalki, ez dut uste guztia internet bidez egitea egokia denik, hau da, dauden hiru motetatik, laguntzazkoa aukeratuko nuke, zehaztuz, interneta momentu puntualetan erabiltzea. Izan ere, uste dut, desabantailek pisu handiagoa daukatela abantailek baino, adibidez, sozializazioa beharrezkoago ikusten dut erosotasuna baino. Ondorioz, milaka aldiz aipatu dudan bezala, ondo dago aurrera egitea eta IKTak erabiltzea, baina neurria hartuta beti, guztiok internet bidez ikasiko bagenu, zein litzateke irakaslearen papera? IKTak nola erabili irakastea? hori da hezkuntza? ez dakit, ez nago ados.

Saio teorikoak alde batera utzita, saio praktikoei dagokienez, oso aste entretenigarria eta produktiboa iruditu zait. 

Hasteko, ostegunean, hot potatoes izeneko programa aurkeztu zigun eta hura erabiltzen hasi ginen. Programa hau guk geuk ere erabili dugu ikaslearen ikuspuntutik, eta ariketak ebatzi ditugu honekin. Baina, IKTn honekin ariketak sortzen ikasi genuen, oso praktikoa iruditu zitzaidalarik Lehen Hezkuntzarako. Guk geuk ikertuz jarduera bat sortu genuen, euskara irakasgaiari lotua eta euskararen erabilera izenekoa.

Behin honekin bukatuta, movie maker bideoak eraikitzeko, eraldatzeko ... programa ezagunari buruz hitz egin zigun, eta honi buruzko adibide bat jarri zuen. Guk, adibide hori kontuan hartuta, bideo bat sortu behar izan genuen, musika sartuz eta irudi bakoitza era egokian honekin lotuz. Hau izan zen emaitza:



Movie makerrari dagokionez, oso praktikoa iruditzen zait, bai guretzat, hau da, gure bizitzetan erabiltzeko, eta bai eskoletan haurrekin erabiltzeko. Izan ere, oso polita izaten da haurrekin gauzak grabatzea, haiek protagonista izatea, ondoren beraiekin bideoak montatzea eta abar. 
Nik programa hau ezagutzen nuen, baina inoiz ez dut erabili, beraz, uste nuen ez nintzela gai izango bideo bat montatzeko, baina ikusi ahal izan dut, ez dela hain zaila, eta gainera entretenigarria dela, emaitz oso politak lortzen baitira.

Podcastekin ere hasi ginen lanean. Hauek, grabaketa batzuk dira, audio artxiboak nahiz musikak izan daitezkeelarik. Izan daitezke, ipuinak, asmakizunak, ahokorapiloak, kantuak ... Normalean online izaten dira, eta hainbat programa daude honetarako, hala nola:    Voki, Poderato, Goear, Spreaker eta Podomatic
Gu, taldean, poderato erabiltzen hasi ginen, baina arazoak zirela eta ezin izan genuen grabatutako audio artxiboa bertara igo, hortaz, bertan behera utzi genuen.

Bukatzeko, sarrera honetan hainbat aldiz aipatu dudan arren, oso gustura aritu naiz aste honetan, eta ikasitakoa erabilgarria iruditu zait, bai hezkuntzarako eta bai erabilera pertsonalerako. Konturatzen naiz, uste baino gehiago dakigula, eta IKTeei beldurra izan beharrean, aurre egin behar diegula hauek era egoki batean menperatuz eta erabiliz, ez da hain zaila.

2014(e)ko abenduaren 6(a), larunbata

6.astea, azkenetarikoa

Internetaren arriskuez eta segurtasunaz aritu dira aste honetan bi taldeak, hau da, bi aurkezpenek elkarren arteko erlazioa zeukaten. Gainera, gure egunerokotasunean askotan entzuten ditugun bi gai dira, baina asko al dakigu horretaz? Behar beste? Bi aurkezpenei esker orain aurretik nekienari ezagutzak gehitu dizkiot, bai edukiagatik eta bai aurkezteko erabilitako metodologiagatik.
Esan bezala, aste honetako saio teorikoan, lehen taldea, interneten arriskuez mintzatu zen, haren arriskuak azaldu zizkiguten, eta eskolak horren aurrean egin beharrekoa ere aipatu zuten. Jarraian datorren eskeman ikus daiteke hauek esandakoa laburbilduta:


Blogaren erabiltzailearena
Honez gain, interneten garrantzia ere aipatu zuten, bizitza modernoaren funtsezko zatia dela esanez, eta eskolan internetaren helburuak hauek direla aipatuz: maila igotzea, arrakasta sustatzea, langileen lanari laguntza eskaintzea, informazio kudeaketa eta ikastetxeen administrazioa hobetzea. 

Interneten segurtasuna izateari dagokionez, IEPak aipatu zituzten lehendabizi. Eta jarraian, interneteko edukiak ebaluatzeko ikasteko estrategiak, posta elektronikoaren erabilera, web orrien erabilera (lau printzipio), berriketa gelak edo foroak, eskoletan hartzen diren neurriak, ... azaldu zituzten. 

Azken finean, egunero entzuten ditugun gauzak azaldu zituzten, baina jaramonik ez diegu egiten. Izan ere, ez ditugu behar bezalako neurriak hartzen interneten gabiltzanean. Horregatik garrantzitsua ikusten dut, txikitatik eskoletan arriskuak azaltzea, neurriak hartzen irakastea ... hau da, kontrol pixka bat izatea, izan ere, hezkuntzaren barruan sartzen dira gaur egun teknologia berriak, gure gizartearen parte baitira, eta eskolaren helburua horixe da, gizartearen parte izango diren gizabanakoak sortzea, beharrezko gaitasunak garatuz. Eta nik eskolak aipatu ditut, baina etxeetan ere beharrezkoa litzateke kontrol pixkabat, ez baita eskolaren lana bakarrik gizartean bizitzen irakastea. 

Seigarren aste honetako saio praktikoak erabat erabilgarriak eta baliagarriak iruditu zaizkit, batez ere, irakasle lanerako garrantzitsuak diren hainbat programa - guztiak online - erakutsi zizkigulako irakasleak. Honekin batera, zenbait kontzeptu garrantzitsu azaldu zizkigun. Honez gain, saio praktikoei hasiera emateko, modulu lana aurrera eraman ahal izateko zenbait datu eman zizkigun taula batean laburbilduta, esate baterako, erabili ditzakegun programen izenak, formatuak ... Ah! eta ahaztu gabe, duela 51 urte beraien karrera amaitu zuten irakasle eskolako ikasle ohiak etorri ziren bisitan.
Blogaren erabiltzailearena

Aurretik aipatu dudan bezala, hainbat programa ezberdin ezagutu ditugu aste honetan. Hasteko, eskola 2.0 -ren orrialdean sartu ginen, eta irakasleek bertan jarritako ariketak begiratu genituen. Ondoren, Jclic , eskoletan asko ikusten den baliabidea,  nola erabiltzen den azaldu zigun eta pixka bat arakatzeko aukera eman zigun. Jarraian, educaplay , jolasten ikasteko eta ariketak sortzeko programa, erabiltzeko harpidetu ginen eta bi ariketa sortu genituen. Azken honek, aipatu dudan bezala, bi erabilera desberdin ditu, beraz, hauek kontuan hartuz, aproposa ikusten dut bai irakasle eta bai ikasleentzat. Gehiago zehaztuz, zaila ikusten dut ikasleek ariketak sortzea, baina egokia iruditzen zait haiek ariketa hauek erabiltzea irakasgaiak lantzeko.


Pixton eta goanimate komikiak sortzeko programak dira. Guk lehenengoan eman genuen izena komiki bat sortzeko, eta denbora nahiko behar izan genuen bat sortzeko, izan ere, erabiltzeko ez da oso erraza. Nik praktikak egin nituen ikastetxean komiki tailerra zeukaten, eta hauek eskuz sortzen zituzten pausu batzuk jarraituz. Orain, hau ikusita, desberdintasun ikaragarria ikusten dut, izan ere, ordenagailu bidez, irudiak badaude jada, eta arinago egiten dira gauzak, hala ere, mugak ditu eta txantiloi zehatz batzuk jarraitu behar dira. Baliteke eskolan erabiltzeko trensa interesgarria izatea, baina niri pertsonalki gehiago gustatzen zait betiko metodoa, hots, eskuz egitearena, emaitzak politagoak izaten baitira. Nik ordenagailuz eginda honako emaitza lortu nuen:

Esan bezala, zenbait kontzeptu garrantzitsu azaldu zizkigun:
  • PLE: Personal Learning Enviroment. Norberak duen ingurunea, hau da, norberak nondik auto ikasten duen, norberaren irakaskuntza gunea da.
  • LMS: Learning Mnagement System. Egela bezalako plataformak.
  •  MOOC: Massive Online Open Course – modu masiboan egiten diren ikastaroak. Esate baterako, openware.
Hau hobeto ulertzeko, bideo bat jarri zigun irakasleak, non ikasleak eta irakasleak rolak aldatzen dituzten. 
Honekin batera, azaldu zigun gai izan behar garela gogoratzeko, ulertzeko, aplikatzeko, analizatzeko, ebaluatzeko eta sortzeko. Izan ere, gaitasun hauek bi mailatan sailkatzen direla kontuan hartuz, behe mailakoak (gogoratu, ulertu eta aplikatu) eta goi mailakoak (analizatu, ebaluatu eta sortu), ez da nahikoa maila batekoak bakarrik lortzea, gorago jo behar dugu eta guztiak bereganatu. Honi lotuta, eta klaseari amaiera emateko, PLE aztertu genuen sakonago, adibideak ikusi genituen, eta mindomo erabiliz, bat egiten hasi ginen.

Beraz, saio praktikoei dagokionez, oso aberasgarriak izan dira nire ustez, ziur nagoelako irakasle naizenean antzeko baliabideak erabiltzeko aukera izango dudala, behintzat, ezagutza minimo bat izango dut hauen erabilpenaren inguruan. Uste dut, oso erakargarriak direla honelako programak haurrentzat, eta motibatuago agertzen direla ikasteko orduan.  

IKT irakasgaiari dagokionez, oso aste entretenigarri, aberats eta ona izan da. Ia ez da klaserik geratzen, beraz ... Aprobetxatzera!

2014(e)ko azaroaren 28(a), ostirala

Bost, 5

Aste hau gogorrago egin zait saio teorikoari dagokionez. Izan ere, landutako gaiak ez dira besteetan bezain ulergarriak izan, baina ez egin zituzten aurkezpenagatik, baizik eta gaiagatik. Talde biak aritu ziren gai beraren inguruan, hain zuzen, "Horizon txostena" edo "Horizonte proiektua", lehenengo taldeak gehienbat Lehen Hezkuntzara zuzenduta aurkeztu zuen, eta bigarrenak goi ailako hezkuntzara zuzenduta.
Horizonte proiektua delakoaren helburua, hezkuntza arloan teknologia berriek hurrengo bost urteetan zehar izango dute inpaktua aztertzea da. Hau da, teknologia berriek izan dezaketen eragina aztertu eta identifikatzea. Izan ere, gure etorkizuna markatuko dute teknologiek, gero eta berriagoak baitira.
 Honi lotuta,  arreta deitu zidan  K-12, AEBtako hezkuntza sistema bat denaaipatu zuten. "Homeschooling" da hau definitzeko hitz egokiena, hau da, euskaraz esanda, irakaskuntza etxean, izan ere, horretan datza,  haur hauek eskolara joan beharrean etxetik bertatik ikasten dute, espezializatu batzuengandik internet bidezko klaseak jasoz. Ondoko bideoan ondo azaltzen dute bi gaztek, nahiz eta ingelesez azaldu.


Beste alde batetik, MOOC ere azaldu zuten, Massive Online Open Course, euskaraz: Online Ikastaro Ireki Masiboa. Ikastaro hau dohainekoa da eta pertsona guztiei zuzenduta dago.

Honez gain, tabletek orokorrean eskeintzen dizkiguten abantailak aipatu zizkiguten lehenengo, horien artean, mugikortasuna, konektatzeko erraztasuna, komunikatzeko gaitasuna ... Ondoren, hezkuntzari dakarzkion onuretara jo zuten, hala nola, ikasleen motibazioa, ikaskuntza pertsonala, sormena garatu, ... eta abar. 

Ludifikazio kontzeptuaren inguruan ere aritu ziren, hau da, jokoaren dinamika eta teknikak eremu ez rekreatiboetan erabiltzeari buruz hitz egin ziguten. Joko hauei, teknologia berriek bultzada handia eman omen diote, ondorioz, eskoletan irakasleek hauek aukeratu eta lantzeko aukera izaten dute, balore asko sustatuz ikasleengan. Honen aurrean, era askotako iritziak entzun dira, eta negatiboei dagokioenez, esate baterako,  arazo bati ordenagailuaren bidez aurre egitea ez dela berdina diote, edo pertsonen arteko harremana ez dela lantzen, ez dela  osasuntsua ere badiote.

Eta Learning analytics? Hau ikasleen aktibitearekin erlazionatuta dauden datuen analisia dela esan ziguten, zenbait dimentsiotan eragina duelarik: interes-taldea, helburuak, datuak, metodoak, oztopoak eta konpetentziak.

Azken taldeak, azalpenari amaiera emateko, gaur egun hain modan dauden teknologia eramangarriak aurkeztu zizkiguten, hau da, gailu bezala erabiltzen diren jantziak eta osagarriak, eta hainbat esparrutan eragina dutenak: kamiseta adimentsua, pulseras up eta erloju adimentsua. Hauek guztiek lotura daukate mugikorrekin.

Aurreko sarreretan aipatzen dudan bezala, nire ustez, ona da, teknologia mota berriekin esperimentatzea eta lan egitea, baina neurri batean. Izan ere, teknologia aurrera doa bai, eta atzean uzten ditugu, zaharkituta baleude bezala, betidanik erabili diren irakas metodoak, besteak beste, testuliburuak. Mahai gainera ateratzen ditugu tabletak, ordenagailu eramangarriak, ... edo besterik gabe, ez dugu ateratzen ezer, etxetik bertatik ikasteko aukera izaten baitugu. Egia esaten badut, ez dakit hori ona edo txarra den, izan ere, ados nator aurkezpenetan aipatu dituzten abantailekin, bai motibagarria suertatzen da, eta bai, ondorioz gehiago ikasten da, baina ez da izango nobedadea delako? eta moda hau zaharkitzen denean? eta teknologiak ez badu aurrera egiterik? Badirudi ez dela posible hori gertatzea, baina gertatzen bada? Galdera horiek egiten dizkiot askotan neure buruari. Honez gain, desabantailak ere ikusten dizkiot gai honi, batez ere, etxetik ikastearen moda horri, uste dut balore asko galtzen direla, eta garrantzitsuena iruditzen zaidana, gizartean integratzeko beharrezko den besteekiko harremana galtzen dela iruditzen zait, bat nator, ludifikazioaren inguruan egindako kritika negatiboekin.

Saio teorikoari buruz gehiago ezer esan gabe, aste honetako saio praktikoak lasaiagoak izan direla esan beharra daukat. Lehenengo egunean irakasleak Webquest-ak zer ziren eta zertarako balio zuten azaldu zigun. Metodologia hau, Bernie Dodgek asmatu omen zuen 1995ean gehiegizko informazioari erantzuna emateko. Jarduera hezitzailea da, irakasleak galdera batzuk planteatzen ditu eta informazioa interneten jartzen du, beraz, informazio bilaketa zuzen bat egitean datza. Ondoko mapa kontzeptualean agertzen da zer nolako puntuak landu eta sartu behar diren webquest batean, hau da, bere egitura:
Blogaren erabiltzailearena

Aurretik aipatutako puntuak hobeto ulertzeko, taldean jarrita webquest bat bilatu behar izan genuen, ondoren guztion artean aztertzeko. 

Nire ustez, metodologia honek gehienbat alde positiboak ditu, esate baterako: internetekin lotua dago, talde lana sustatzen du, honekin lan egiterakoan ikaslea aktibo bihurtzen da, praktikoa da, motibagarria, ulerterraza, etxetik ikus daiteke, ... Hala ere, bere aspektu negatiboak ere ikusten dizkiot, hala nola, batzuetan diseinua luzeegia da, autonomia oso gutxi daukate, metodologia berria izaterakoan zailagoa da, gidatuegia batzuetan, ordenagailua beharrezkoa da, ... Beraz, ondo ikusten dut Webquestak eskolan nohizbehinka erabiltzea, lagungarria izan baitaiteke irakaskuntza hobea lortzeko orduan. Hala ere, geuk erabiltzen ez badakigu, ez da komeni haurrekin metodologia hau martxan jartzea, arazoak egon baitaitezke.

Ostiralean, aste honetako bigarren saioan, Ardora programa instalatu eta erabiltzen saiatu ginen, baina arazoak izan genituenez bertan bera utzi genuen. Hala ere, aldez aurretik irakasleak azaldu zigun ariketak egiteko balio duela, eta ondorioz, oso baliagarria dela klase partikularrak emateko eta abar.
Egun horretan, padlet erabiltzen ere ikasi genuen. Hau, Lehen Hezkuntzako ikasleek erabiltzeko moduko tresna da, bertan irudiak eta testuak txertatuz muralak sor ditzaketelako. Guk ere sortu genuen mural bat talde txikietan jarrita, eta gero azaldu egin genituen sortutako horren nondik norakoak.

Blogaren erabiltzailearena

Alde praktikoari dagokionez, oso entretenituta egon ginen, azalpen laburrak eman ostean gure kabuz aztertzen utzi baitzigun irakasleak. Honez gain, ikasitakoa interesgarria izan da, erabilera daukala uste baitut, hau da, baliagarria da hezkuntza arloan, eta asko ikas daiteke honelakoak erabiliz.

Beraz, orokorrean ezin dezaket esan aste honetan ez dudala ikasi ezer, nahiz eta saio teorikoko gaia zailtxoagoa izan, horretatik ere zerbait ikasi baitut.

Aste bat gehiago, aste bat gutxiago.

2014(e)ko azaroaren 20(a), osteguna

Txiri-txiri, laugarrena

Laugarren astea ere, beti bezala, IKT irakasgaiari dagokionez, saio teorikoarekin hasi genuen, eta bi talderen aurkezpenak entzun genituen. Asteartean, lehenengo taldeak "IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia" gaia aurkeztu zuen eta bigarrenak "Internet eta eskola"
Lehenengo aurkezpenean, gaur egungo gizartea eta eskola, eskolaren funtzioa teknologiaren ikuspuntutik, honek eskeintzen dituen aukerak eta guzti honek dakartzan ondorioak azaldu zizkiguten. Gure gizartean teknologia garrantzitsua dela aipatu zuten, eta nire ustez ere hori horrela da. Honen ondorioz, haurren heziketa bideak ere aldatu egin dira eta teknologiak bere tokia hartu du eskoletan, besteak beste funtzio hauek bete behar dituelarik: alde batetik, egokitzapena eta alfabetatze digitala; beste alde batetik, inklusio digitala, izan ere, guztiek ez daukate etxean teknologiak erabiltzeko aukerarik, beraz, eskolak horretan lagundu behar du; amaitzeko, hezkuntza eredua berriztatu IKTak txertatuz eta teknologia esanguratsuak erabiliz. Funtzio hauetatik abiatuta, ondoko mapa kontzeptualean ikus daitezkeen aukerak eskeintzen ditu teknologiak eskolan:
Blogaren erabiltzailearena

Bigarren taldeari dagokionez, esan bezala, internet eta eskolari buruz hitz egin ziguten, baina kasu honetan, familiek honekin daukaten erlazioa ere azaldu zuten, izan ere, hauek beldur dira, gero eta gehiago entzuten baita gure gizartean, haur pornografia delakoare kontua, edo ezezagunekin hitzorduak zehaztea, zein norberare datu pertsonalak zabaltzearen arriskua. Ondorioz, argi dago,  internet ere oso arriskutsua izan daitekeela. Horregaitik, honi lotuta, badaude zenbait programa (nolabait esateko), esate baterako, Safer Internet Program, segurtasuna sustatzen dutenak.
Guzti honez gain, Web 2.0ren inguruan ere aritu dira eta honek hezkuntzan duen garrantziaz. 

Teknologia aurrera doa, eta honekin batera beste guztia. Horregaitik, ni ados nago teknologiak eskoletan txertatzearekin, gizartera egokitu behar baikara. Gainera, Web 2.0 eskolan erabiltzea, dibertigarria, sinplea eta eraginkorra iruditzen zait. Era berean, nire ustez, hizkuntza eta komunikazio gaitasuna hobetzeko aukera ona da. Honez gain, analisirako eta kritikarako gaitasuna susta daiteke honen bidez. Hala ere, neurria hartzea beharrezko ikusten dut, arriskuak zeintzuk diren jakitearekin eta haurrei horiek azaltzearekin batera, hau da, gainontzeko heziketa bideak guztiz alde batera uztea ez dut egoki ikusten, hauek ere beharrezkoak baitira momentuz. 

Bideo honetan ikus daiteke gure gizartean gero eta garrantzia daukala teknologiak, eta ondorioz hauen erabilpena beharrezkoagoa eta ugariagoa dela, ondorioz, eskoletan txertatu beharreko zerbait dela.

Praktikako bi egunak benetan aprobetxatu genituen. Ostegunean, klasea hasteko, modulo lana hobeto osatzeko bibliografia nola egiten den azaldu zigun irakasleak, APA arauetan oinarrituz, eta adibideak erabiliz. Niri hau ulertzea oso baliagarria eta garrantzitsua iruditu zitzaidan, izan ere, lan gehienetan erabili beharreko zerbait da eta orain arte ez naiz batere trebe aritu honetan. Ea hemendik aurrera hobeto moldatzen naizen.

Honekin bukatu zuenean, gure testuak txukunago idazteko zenbait argibide eman zizkigun, Word-ak eskeintzen dituen erabilerak azalduz. Honekin nahiko ondo konpontzen naiz normalean, baina jabetu naiz ezagutzen ez nituen eta erabilgarriak diren hainbat gauza dituela programa honek, esate baterako, markadoreak.

Ostiralean, Joxe Ramon Zubimendiren ortotipografia liburua aurkeztu zigun, hau ere, testuak idazterakoan baliagarria suerta daiteke, izan ere, hizkuntza era egokian nola erabil daitekeen aholkatzen du. Liburu honez gain, irudiari buruzko informazioa biltzen duen liburu bat aurkeztu zigun, “Lecturas de imágenes en la era digital”, DILANn laneko grabaketa egiterakoan lagun dezake agian, planoei buruzko informazioa eta abar agertzen baita.


Honi bukaera eman eta bilaketak egiterakoan informazioa gordetzeko bi aukera erakutsi zizkigun. Alde batetik, internet bidez bilaketa egin, eta aukeratzen dugun orrialdearen erreferentzia osoa kopiatu eta itsatsi nonbaiten. Beste alde batetik, laster-markak erabiliz, hau da, gure lanak online edukitzeko balio dute, eta edonon gaudela ere, eskura ditugu, honetarako zenbait laster-marka aurkeztu zizkigun: delicious, connote, diigo, eta antzekoa den scoopit. Guk deliciousekin egin genuen proba.


Klasea bukatu baino lehen, bideo batzuk jarri zizkigun, soinua, irudia, mugimendua, koloreak, ... aztertzeko. Lehenengo bideoa, ospetsuen aipuez beteta zegoen, eta gu konturatu ez arren, irudia eta soinua ez zetozen bat, ondorioz, komunikazioa desegokia zen. Jarraian, "cuatro esquinitas de nada" istorioa jarri zigun hainbat era desberdinetan, eta bakoitzaren ezaugarriak aztertu genituen,desberdintasunak identifikatuz. Honen ostean, "el maltrato sutil" bideoa jarri zuen, oso istorio aberatsa, eta aurrekoetako prozedura jarraitu genuen, bideoa aztertuz. Bukatzeko, guk egin beharreko modulo laneko bideoaren antzeko bat jarri zigun, ondo ikusteko zer hartu behar dugun kontuan.


Aste honetako praktikak bereziki baliagarriak iruditu zaizkit, izan ere, uste dut laguntza handia ematen digula DILAN aurrera eramateko. Ez da batere erraza bideo bat sortzea inongo ezagutzarik gabe, eta gaizki egiteko daukagun beldur hori txikiagoa dela esan daiteke, zerbait badakigulako. 







2014(e)ko azaroaren 4(a), asteartea

3.astea, interesgarria

Bagoaz martxa hartzen, eta poliki poliki aurrera doa guztia. Aste honetan IKT-n gauza interesgarri asko ikasi ditudalakoan nago.

Blogaren erabiltzailearena
Asteartean, saio teorikoa irakasleak azaldu beharrean, gutariko ikasle talde batek azaldu zuen, horretarako beharrezko materiala erabiliz, hauen kasuan power pointa erabili zuten. Badirudi horrela jarraituko duela honek lauhilabetea amaitu arte, hau da, saio teorikoak gure esku egongo dira eta astean talde batek dagokion gaia azaldu beharko du. Hau honela izanik, taldean irizpide batzuk ezarri genituen eta horien arabera ebaluatu genuen haien lana, banaka eta taldean. Aurkeztu ziguten gaia, "Bost urteko haurrak mezu elektronikoak idazten" proiektua interesgarria iruditu zitzaidadan, agian gaur egungo errealitatearekin lotura zuzena daukalako, eta hau gero eta gehiago ikusten dugulako gure gizartean. 
Nik banekien haurrak gero eta lehenago hasten direla teknologia berriekin lanean, baina hain goiz? bost urterekin? hori ez nekien, eta harritu egin ninduen, eta beraiek ondo azaldu zuten moduan, alde positibo eta ez hain positiboak ikusten dizkiot proiektu honi. Esate baterako, uste dut motibagarria dela irakaskuntza metodo hau, baina nahiz eta zenbait helburu lortu, beste batzuk bidean gelditzen dira, izan ere, gaur egun sareak infomazio gehiegi ematen digu. 
Aurkezpena orokorrean oso ondo egon zela iruditu zitzaidan, era antolatuan azaldu ziguten,  ulerkor eta argi, euskara egokia erabiliz, ... Honez gain, guretzat aberasgarria iruditzen zait saio teorikoak honela lantzea, etorkizunean ere honi aurre egiteko gai izan beharko baikara, hau da, jendaurrean hitz egiteko gai izan beharko gara, eta honek lagun diezaguke.

Honekin amaituz, ostegun eta ostiralean saio praktikoak izan genituen eta gehienbat argazkiekin aritu ginen lanean, hala ere, storybird-ekin ere aritu ginen, eta honen antzeko programak ere aztertu genituen (calameo, issu eta scribd). Azken hauek oso egokiak iruditzen zaizkit haurrekin lan egiteko eta haien sormena lantzeko, izan ere, oso motibagarriak suerta daitezke hauek sortzeko eragatik (beraien argazkiak sar ditzakete adibidez) eta ondoren hauekin egin daitekeenagatik, hala nola, etxera eraman dezakete, inprimatu, ... eta abar. Nik neure istorioa amaitu nuen ostegunean, "Ametsak beti amets?" deiturikoa.
Blogaren erabiltzailearena
Ipuinen eta istorioen ostean, ura, haizea, komunikazioa eta abiadurari buruzko zortzi argazki ateratzera bidali gintuen irakasleak, gure taldeari ura tokatu zitzaigun. Klasea horrela amaitu, eta hurrengo saioko azken momentuan aztertu genituen banan-banan. Hau aprobetxatuz, argazkiak ateratzerakoak kontuan hartu beharreko planoak azaldu zizkigun: plano normala, plano pikatua eta plano kontrapikatua. 
Argazkiekin jarraituz, hauek editatzeko bi programa aurkeztu zizkigun. Alde batetik, GIMP erakutsi zigun, eta hau nola deskargatu apps portable erabiliz. Beste alde batetik, online erabiltzeko fotoflexer programaren helbidea eman zigun. Biekin aritu ginen praktikatzen,
Gehienbat argazkiekin aritu baginen ere, RSS-ari buruzko azalpenak ere eman zizkigun irakasleak eta hau gure blogean nola txertatu argitu zigun.

Orokorrean, aste honi dagokionez esperientzia positiboak jaso ditut hiru saioetatik, entretenituta aritu baikara eta ordenagailuez at joan, hau da, teknologia erabiliz inguruarekin harremanetan jarri gara, argazkiak ateraz eta hauek aztertuz. Gainera, argazkiei buruz jasotako informazio guztia erabilgarria izango zaigu DILAN lana egiteko orduan, teknologia berrien erabateko erabilpena eskatzen baitu oraingoan.

Besterik gabe, aprobetxatu denbora.

2014(e)ko urriaren 30(a), osteguna

Aurrera eta aurrera, bigarren astea.

Badira bi aste informazio eta komunikaziorako teknologiak aztertzen gabiltzala, eta aurreko astean bezala, ordutegia aldakorra ez denez, saio teoriko bat eta bi praktiko izan ditugu. Saio hauetan, aurrera goaz etengabe, eta aste honetan ere gauza berriak barneratzeko aukera izan dut, nahiz eta batzuetan pixka bat galduta nabilen.
http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/b/bb/Herramientas_web_2.0.jpg


 Hasteko, saio teorikoari dagokionez, kontzeptu asko azaldu zizkigun ordu eta erdian, eta baliteke guztia ondo barneratu ez izana baina saiaWeb 2.0 eta harekin erlazionatutako ezagutzei buruz hitz egin zigun irakasleak.
tuko naiz berak adierazitakoaren laburpen bat egiten. Beraz, astelehenean,
Web 2.0 sarean hartzeko eta produzitzeko balio duen filosofia modu bat da. Hau ez dago amaituta, etengabe aldatzen da, eta aldatzen jarraituko du. Honi lotuta azaldu zigun kooperatibo eta kolaboratibo hitzen arteko desberdintasuna, izan ere, ez dira berdinak, nahiz eta erlazioa eduki dezaketen:
  • Kolaboratiboa: Norbaitek zerbait egin eta besteen esku uzten duenean izaten da, hau da, adibidez, nik blog bat sortu dut eta blog hau beste batzuen esku dago. Beraz, ez dago agintzen duen norbait, ez dagoela hierarkiarik esan daiteke. Ondorioz, Web 2.0 hemen koka dezakegu, hots, kolaboratiboa da.
  • Kooperatiboa: Hainbat pertsonak egiten dute lan zerbait sortzeko, bakoitzak eginkizun bat betetzen duelarik, hau da, hierarkia moduko bat sortzen da eta agintzen duen norbait egon daiteke.
Hau esan ostean, beste kontzeptu asko azaldu zizkigun, jarraian puntuka laburtuko ditudanak:
  • Estandarizazioa: Software-a askea da, eta gauzak konpatibleagoak dira, izan ere, gero eta berdinagoak dira (forma, edukia, kableak, ...). Guk esate baterako, blog hau erabiltzerakoan ez dugu arazorik izango, oso formatu estandarrekoak baitira. Web-ak ere gero eta estandarragoak dira erabileraren arabera.
  • CSS,  "efecto cascada" izenaz ezagutua. Honekin, hasieran aukeratutako formatua mantenduko da hurrengoetan ere, hau da, nik hasieran letra mota bat aukeratzen badut, horrela zabalduko zaie hurrengoei ere.
  • Mikroformatua: Eduki bera izanik, gauzak murriztea edo zatitzea memoria gutxiago okupa dezan.
  • Bernahasketa: Zerbait (bideoak, audioak, ...) hartu eta bakoitzaren beharrizanetara egokitzea, horretarako, aukeratutako hori nahastu egin daiteke, mozketak egin daitezke, ... eta abar.
  • Konbergentzia eta dibergentzia: Lehenengoak esan nahi du gero eta berdintsuagoa izatea, hau da, esate baterako, irakasleak esaten digu gai baten inguruan idazteko, orduan, ikasle guztiok hitz egin behar dugu gai horretaz era berdintsuan. Dibergentziaren kasuan, nahiz eta gai bat eman irakasleak, horren barruan dauden azpigaiei buruz hitz egin dezakegu, beraz, eremua zabalagoa da, eta emaitzak desberdinak izango dira.
  • RSS: Harpidetza egiteko sindikazioa da. Informazio digitala erabiltzeko harpidetu egiten gara, hau da, demagun gai bat interesatzen zaidala eta hari buruzko informazioa jaso nahi dudala, horretarako ikono jakin bat erabiltzen dut, interesatzen zaidana adieraziz, eta ondorioz, informazio hori nigala helaraziz.
  • Parte hartzea: Nik egindakoa besteentzat da, hau da, publikoarentzat, eta baita alderantziz ere, haiek egiten dutena niretzat. Ondorioz, erraztasun gehiagoz zabaltzen da. Nik egindako hori "gehikuntza" da, denok gehitu egiten dugu, horrela sarea elikatuz, nik ematen dudan moduan beste batzuek ematen baitute. Hau etengabea da.
  • Folksonomia: Etiketa eta kategoria berriak dira, eta TAG deitzen zaie, erabiltzaileak sortuak izaten dira sarean gauzak bilatzeko. Ondorioz, edozein hizkuntzatan aurki ditzakegu gauza berriak. 
  • Wikiak: Blogen antzekoak dira, baina hauek edonork editatu ditzake. Hots, gauzak idazten dira eta edonork dauka aukera idazteko edo idatzita dagoela aldatzeko. Ondorioz, ez dira hain fidagarriak.
  • Erabilerraztasuna: Hitzak berak dioen bezala, erabiltzeko erraza izan behar du, horrek konfidantza ematen baitio erabiltzaileari gero eta gehiago erabiltzeko.
  • Ekonomia: Guzti honen atzean ekonomia dago, hots, hau guztia zabaldu da enpresa handiek diru kantitate ikaragarriak irabazi dituztelako. Honekin batera aipa dezakegu long tail delakoa: zerbait erosten dugu, baina gauza horren funtzionamendu egokirako beste produktu batzuk erosi behar izaten ditugu, ondorioz, irabaziak handiak dira.
  • Arrisku kapitala: Beraien kapitala erabat arriesgatzen duten enpresa sortu berriak dira. Esate baterako twitter, oso diru gutxirekin hasi zen eta gaur egun boltsan kotizatzen du.
  • Asoziazioa: "klik" bakoitzeko kostua da. Web orri batean sartzen den jendearen araberakoa izango da web orri horren tarifa, hau da, diru gehiago edo gutxiago irabaziko du "klik" kopuruaren arabera.
Guzti honi buruz nik ez nekien ezer eta agian ezagunak egiten zitzaizkidan kontzeptuak ere ez nituela ezagutzen konturatu naiz. Ez dator batere txarto hauek jakitea, batek daki etorkizunean beharrezko izango ditugun, eta hobe orain hasi hauei buruzko ezagutzak jasotzen berandu denean baino. Beraz, nahiz eta kontzeptu asko batera jaso genituen saio teorikoan, apurka apurka hauetariko bakoitza ulertzen joateko gai ikusten dut neure burua eta uste dut ezagutza eta esperientzia berriak jasotzeko prest egotea oso garrantzitsua dela.

Saio teorikoarekin bukatuta, saio praktikoak ere interesgarriak iruditu zaizkit. Alde batetik, Power Pointa aztertu genuen, helburua, erabili beharreko letra, diapositiba bakoitzean jarri beharrekoa, nola sartu soinuak, aurkezpenak nola gorde, ... Beste alde batetik, zaindegia aztertu genuen, hau da, gauzak 48 orduz gordetzeko web orria. Honen erabilera azaldu zigun,  nola igo karpetak ere bai, nola deskargatu, eta bertara igotzeko karpetak (zip erakoak) nola sortzen diren. Jarraian, copyscape aurkeztu zigun, hots, plagioa gertatu den ikusteko eta hau ekiditeko orria, eta gure blog honekin praktikatu genuen gadget bezala sartuz. Creative commons-ekin ere aritu ginen, bere helburua aurretik aipatutakoaren antzekoa delarik. Eta amaitzeko, Story Bird, ipuinak sortzeko web orriarekin aritu ginen, harpidetu ginen, eta ipuin bat sortu genuen.

Guztia iruditzen zait erabilgarria, baliagarria, baina batez ere irakaskuntzarekin lotura gehien duena azkena dela uste dut, hau da, ipuinak sortzeko orria, izan ere, haurrak beraien sormena lantzeko  eta honetarako motibatzeko metodo egokia iruditzen zait, ez baita ohikoena istorioak idazteko ordenagailua erabiltzea. Honez gain, irakasle izango garenontzat ere baliabide ona izan daitekeela iruditzen zait.

Beraz, bukatzeko, bai saio teoriko eta bai saio praktikoetan, ezagutza berriak barneratu ditut, nahiz eta batzuk barneratzeko denbora gehiago beharrezko izango dudan. Hala ere, uste dut, lorpen horiek gauza daitezen, ezinbestekoa dela gogoz aurrera egitea.

2014(e)ko urriaren 23(a), osteguna

Lehen saioak, lehen sarrera.

Hasi berri dugun ikasturte honetan, ikasgai guztietan dauzkagu astero saio teoriko bat eta bi saio praktiko, beraz, IKTn ere hori izan da aste honetako ordutegia. Nahiz eta beste alor batzuetan aurkezpenak baino ez izan, zuzenean hasi gara teknologia eta informazioa batzen dituen ikasgaiarekin.



Asteartean izan genuen lehen klase teorikoa, eta ezagutzak gizartean daukan garrantziaren berri eman zigun irakasleak. Era berean, harekin lotuta dauden zenbait kontzepturen azalpena eta ezagutzarekin duten lotura. Eskema honekin laburbildu daiteke azalpena:
Blogaren erabiltzailearena

Honi lotuta, esan zigun mundu berri bat sortzen ari dela non teknologia den oinarria. Izan ere, harreman gehienak teknologia erabiliz gauzatzen ditugu (ez denak). Azken finean, sare bat gara, esate baterako, hemen hartzen diren erabaki politikoek eragina izango dute munduko beste toki batzuetan. 
Guzti honetan, beraz, ezagutza garrantzitsua da eta ikasketa prozesu berriak sortzen ari dira ezagutzaren gizarte honetan. Hau da, ezagutza hartu behar dugu beste ezagutza bat sortzeko. Ondorioz, ezagutzaren gizarteak zenbait aldaketa eragin ditu, besteak beste: ezagutza sortzeko, kudeatzeko, banatzeko eta kontsumitzeko modua.
Guzti honez gain, amaitzeko, web-aren bilakaera (2020) laburbildu zigun:

Blogaren erabiltzailearena
Blogaren erabiltzailearena


Baina klase teorikoaz gain, bi klase praktiko izan ditugu, esan bezala, eta baliagarriak iruditu zaizkit bertan irakasleak azaldutako kontzeptu berriak (berriak niretzat behintzat). 
Hasteko, lehenengo saio praktikoan, google era egokiago batean erabiltzeko aholkuak eman zizkigun, hau da, bilaketa hobeak egiteko zenbait pauta (baita liburuen bilaketa ere). Jarraian, google alerts zer den, zertarako balio duen, eta nola funtzionatzen duen argitu zigun. Klaseari amaiera eman baino lehen, blog bat sortu genuen gutariko bakoitzak, izen egoki eta original bat aukeratuz eta hau egin ostean mezu bat argitaratuz.
Hurrengo egunean, ostirala hain zuzen, aurreko egunean sortutako bloga martxan jarri genuen irakasleak emandako pausuak jarraituz. Hainbat jarraibide eman zizkigun argazkiak, bideoak, power pointak, liburuak, soinuak,estekak, etiketak, ... eta abar, idatziko ditugun mezuetan gehitzeko. Orriaren diseinuarekin ere aritu ginen, eta horretarako power pointa eta microsoft oficce ere erabili genituen.

Amaitzen joateko, onartu beharra daukat, IKTn hiru egun hauetan jasotako azalpenak baliagarriak izan direla, izan ere, uste nuena baino gutxiago dakit honen inguruan, eta etorkizunean behar izango ditugun ezagutzak dira. Gainera, Blog bat sortzea gauza berria da niretzat, eta interesgarria iruditzen zait honekin lan egitea, eta ikasitakoa nolabait honen bidez adieraztea.